You are browsing the archive for 2016 November.

Etxea

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Literaturan, Osatzaile zauritua

etxeaValentzian iaz egindako SECPAL jardunaldietan ezagutu nuen hiri hartan egindako dokumentala, Les veus de la memòria”, Vicent Peris, Dani Fabra eta Àlex Badiak egindakoa Alzheimer eta musikoterapiaren inguruan. Hain zuzen ere, dementzia, zahartzaroa, despertsonalizazioa eta bizitza adinekoen egoitza batean ziren “Zimurrak” (Astiberri, 2007) komikiaren ardatza, Paco Roca-k (València, 1969) idatzitakoa eta marraztuta. Liburua saritua eta euskaratua ez ezik zinemaratu ere egin zuten animazioaren bidez urte batzuk geroago (Ignacio Ferreras, 2011).

Paco Roca komikigile espainiarrik ezagunenen artean dago gaur egun, eta lehen aipatutako “Arrugas” gogoangarriarekin batera oso gomendagarria da “Las Calles de Arena” (Astiberri, 2009) ere bai, istorio surrealista eta hipnotikoa. “L’hivern del dibuixant” (Astiberri, 2010) etorri zen gero, Bartzelonan girotutakoa.

Baina gaur komentatu nahi nuena bere azken lana da, aurten kaleratutakoa euskaraz bere ohiko argitaletxe bilbotarraren bidez. Sustrairik gabe gabiltzanok eta gurasorik gabe (tokatzen zitzaigun baino lehenago) gelditu garenok erreferentziazko lan bilakatuko dugu hau zalantza barik. Nik behintzat bai, kasik autobiografikotzat hartu dezaket-eta: hiru anaia-arrebaren oroitzapenak eta euren arteko harremanak, familiaren etxe hustua mantendu ala ez / saldu ala ez, aitaren urteetako ametsa eta azken hilabeteetan etorritako gaixotasuna,…

“Home is where the heart is”.

Eliza 2000 Herria: Jaio, bizi, hil

%A %B %e%q, %Y in Antropologia apunteak, Aulki Hutsak, Bizi gara!, Dolua, Sarean

jaiobizihilKepa Martinez de Lagos-en bidez jaso nuen gonbidapena monografiko honetan parte hartzeko, Iker Bilboko lagunaren aitaren bidez. Eliza 2000 Herria elkarteari buruz entzuna neukan, eta Félix Placer teologoaz, eta egia esan kriston ilusioa egin zidan proposamena, azken finean Elizaren inguruko proiektua denez, neure biografiaren beste zirkulu bat osatzeko aukera bikaina.

Urrian argitaratu dute aldizkaria, 263 zenbakiduna, eta heriotzari buruzko monografia da, 38 urteetan lehenengo aldiz euren esanetan. Eta zinez aberatsa da emaitza, ikuspuntu askotatik lortu dutela jorratzea. Roberto Lazpita-k filosofia aldetik begiratzen dio heriotzari, Nietzsche eta Unamuno aipatuz besteak beste. Kepa Arrate-k bestela zen tradiziotik apunte batzuk ekartzen ditu. Aitxus Iñarra-k suizidioaz jarduten du, “Narayamako balada” pelikula japoniar klasikoa komentatuz adibide moduan. Arantxa Manterola luze dabil eutanasiari buruz, Nicolas Bonnemaison mediku lapurtarraren kasu ezaguna gogoraraziz. Jokin Urain-ek apunte antropologikoak egin ditu erritoei eta hileta kristauei buruz. Mikel Arizaleta-k, aldiz, “Jaungoikoa hil dela” iragartzen du. Maria Nely Vásquez-ek artikulu ederra idatzi du ondorengo bizitzari buruz, Hans Küng teologo ospetsuak ere “Heriotza zoriontsua” liburuan jasotzen duena. Heriotza arreba/ahizpa moduan kontzeptu frantziskotarra Donepetri-k aukeratu du.  Eta Gregorio Ubierna-k heriotzaren aurreko beldurra modu gordinean erakusten du.

“Heriotza eta gero: bizitza gelditzen garenontzat”  idatzi dut nik. Eskatu zidaten “Aulki Hutsak” -etik abiatzea eta egin dudana izan da disekzio bat. Hasteko, doluak pluralean tratatuz eta ondo hiltzearen desioari buruz bi hitz. Dokumentalaren arlo espirituala errepasatuz gero, Errenteriako Fatima parrokiaren taldearen aportazioa, Julio Etxeberriaren heriotza eta hiletaren, Arantzazuko santutegiaren presentzia, eta inguruan Marije Goikoetxea, Izaskun Andonegi eta Arantzazu Ibarrondo bereziki. Xabier Leteren otoitza hiru ahotsetan eta Julio Gómez-en “La hora de la verdad” liburua. Eta kontrapuntuan, Koldo Martinez-en pasarte gogoangarria eta Lori Thompson-en puntua hileta zibilei buruz. Ipar eta Hegoaren arteko kontrasteekin amaitzen dut, filmografia proposamen batzuekin batera.

Kanpoan gelditu dira Imanol Miner eta Naiara Palacín-en aipamenak haserreari buruz, Jaungoikoarekin, Arantzazuko amabirjinarekin, bete-betean hemen ere sartu behar zirenak.

Bizi gara!

A plebia amariella

%A %B %e%q, %Y in Antropologia apunteak, Dolua, Literaturan

plebiamariellaSan Juan de la Peña ikusgarria bisitatu ondoren, Mariano Bandrés-en aztarnak bilatzen ibili nintzen Bernués herri txikian. Argentinarrak hemen Mundu Zaharrean arbasoen bila dabiltzan moduan, hain zuzen ere. Ez nuen zehazki ezer topatu, ez hilerrian, ez elizako sakristian liburu zahar haien artean. Jacako katedraleko artxiboetan akaso, esan zidan herriko apaizak, eta hara jaitsi ginen.

Baina aitonaren bataio-agiria edo dena-delakoaren atzetik jarraitu ordez, katedral inguruan liburudenda batean sartu nintzen, oso itxura onekoa. Eta bertan benetako harribitxi bat aurkitu nuen, izan ere itxuraz gain mamia ere bazegoen dendaren barruan. Orain dela urte mordoa irakurritako liburua han zegoen, aragoierara itzulita. Julio Llamazaresek erretrataturiko Ainielle herrian egindako hizkuntzara itzulita. Nire aitona Marianoren familiak egindako hizkuntza, ziur naiz.

Gozamena izan da istorio hau berriro hartu izana, eta aragoieraz lehenengo aldiz liburu bat irakurri izana zer esanik ez. “Euri horia” galera askoren kontakizuna da, dolu anitzena. Heriotza, ihesa, bakardadea, zahartzaroa, burugogorkeria. Lehenaldi eta orainaldiaren arteko azken zubia. Huescako Pirinioetako mundu oso baten azken arnasak, agure baten begietatik eta ahotik jasota:

Muitos tiempos, ébanos prebau  de bibir de culas a o recuerdo y de xublidar mesmo l’asperanza. Pero ye difízil aconotar-se a combibir con un pantasma. Ye muito difízil borrar de l’esmo as racadas d’o pasau cuan o dandalo alimenta o deseyo y acamatona asperanzas sobre a negazión. A muerte tiene, por o menos, imáxens palpiables: a fuesa, as parabras, as flors que esbiellan a cara d’o recuerdo y más que más a conzenzia clara d’a inrebersibildá que s’encada en o tiempo y fa que l’ausenzia siga un costumbre adibiu. A disparixión, por contras, no n’e tiene de güegas ni sisquiera ta ella mesma; no ye un estau, sino a suya negazión.

 

Skeleton Tree

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Zineman

skeletontreeNick Cave Ingalaterrako hegoaldeko kostaldean bizi den abeslari australiar ezaguna da. Tom Waits, PJ Harvey, Lou Reed edo Leonard Cohen dira erreferentziak bere estiloa definitzeko, ondo jasotzen dena “20.000 days on Earth” dokumentalean. Eta iluna deskribatu daiteke bere musika ibilbidea, 1984tik aurrera “The Bad Seeds” taldearekin batera egindakoa eta 16 disko argitaratu ditu eurekin.

Azkena duela oso gutxi kaleratu du, “Skeleton Tree” izenburukoa eta 15 urteko bere semearen heriotzak markatutakoa eta bere musika are ilunagoa bilakatzen duena. Arima daukan disko bikaina, “One More Time with Feeling” dokumental ere ekarri duena eta zerrendan apuntatzen dudana, gaur bezalako egun batez.

Info+: “Dolua maisulan bilakatuta”.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar