Women wage peace

%A %B %e%q, %Y in S(u/a)minetik bakera

sandracarrascoOihartzuna edukitzen dabil “Puntua” aldizkari debagoeindarrean argitaratu duten elkarrizketa, Sandra Carrascori egindakoa. Maila pertsonalean asko ukitu ninduen Isaias bere aitaren hilketak, gure ospitalera ekarri zuten eta irratiz entzun nuen, egun hartan libratzen nenbilelarik. Gogoratzen naiz argi eta garbi non negoen, Bilboko etxe zaharraren sukaldean, eguerdia zan. Argazkiak ikusi nituen gero egunkarietan, jakin nuen gure lankide baten koinata zela Isaias (eta beste baten osaba) eta  zinegotzia izandakoa zela. Baina gehien inpresionatu ninduena izan zen autopistako ordaintoki batean lan egiten zuela jakitea. Langile hutsa zela (leku ezeroso batean), pentsatzen nuen.

“Gogora” institutuak batu egin zituen Olatz Etxabe eta Sandra lehengo egunean, eta hunkitu egin zituzten euren testigantzek Arrasateko karpapean egondakoei. Ez da gutxiagorako, “Memoriaren Plaza” Zarautzetik pasa zenean gauza bera gertatu zitzaidan neuri, asko mugitu zizkidan barrukoak. Olatz Etxaberen aita hil zuten modu ankerrean ere bai, herri berean, Kanpazarren zehazki (urteetan Bilbotik edo Bilborako bidean pasatutako toki berean). Gauza pilo bat daukate amankomunean Olatzek eta Sandrak, aldatzen dira borreroen siglak eta beste detaile bat: Olatz eta bere familiaren kasua ez daukala Estatuaren aitortza baina bai herrriarena. Justu Sandra eta bere familiaren alderantziz.

Asko dauka hausnartzeko Sandrari egindako elkarrizketak, eta laster Olatzena edukiko dugu irakurgai toki berean. Bi emakume ausart, bestearen lekuan ipintzen jakin dutenak, enpatia hori sentitzea lortu dutena, ideologiak ideologia. Bakea posiblea dela erakusten dutenak.

Eta hemen bezala, Israelen ere hainbat emakume ausart antzeko bideetatik doaz, bakea posiblea dela sinesten dutenak, besteen larruan ipintzeko gai direnak. Women Wage Peace ekimenekoak. Martxan.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar