You are browsing the archive for 2017 June.

Denborak aurrera etengabean

%A %B %e%q, %Y in Bizi gara!, Onkologikoak ez direnak

bergarazaharraEta orain ezin eutsi izan ginanari.

Gabonak – Arrebaren urtebetetzea – Amaren urteurrena – Anaiaren urtebetetzea – Aste Santua – Aioraren urtebetetzea – Pelloren urtebetetzea – San Pelaio – Aitaren urteurrena – Lehenengo oporraldia – Maiderren urtebetetzea – Aste Nagusia – Bigarren oporraldia – Galeusca – Neure urtebetetzea – Gabonak.

Zirkulu bat beste baten barruan eta horren barnean beste bat. Ziklo bat eta beste bat atzetik. Urteak joan eta etorri. ‘Rockero zaharrak’ posible deutsegu kariñoz deitu. Edo zuri-baltzezko pazienteak. Marka lagatzen daben horietakoak: ‘Lorentzo’, ‘L’, Aitajauna edo beste hainbeste lehenago hil ziranak, beste ziklo batean. Ez dira izan geure senideak, geure amamak, osabak, amak edo aitak. Baina geure biografietan leku bat deukie, ez bakarrik geure ibilbide profesionaletan.

Hainbeste ez inplikatzeko esaten deuskue batzuetan, MK. Berandu dabilz beti. Zeu be ez zara izan neure izeko edo amandrea. Baina aspaldian ezagutu ginan. Eta leku biografiko amankomunak izan ditugu, Lekeitio adibidez. Zeuk be zeure marka laga dozu zeure herrixan, Bergaran. Azken aldiz bisitau zintudanean Pentekoste jaixak zirian. Eta aste honetan hil zara, San Pelaio egunean.

Laster aitaren urteurrena, Maddalen jaien hasieran. Orduan ekingo deutsagu lelengo oporraldiari, opor nagusiei.

 

Voilà, Eli C.

30 urte

%A %B %e%q, %Y in S(u/a)minetik bakera

BCN2Asko aldatu da hiria denbora honetan guztian. Argazki honetako Bartzelonak eta ordukoak ez dute hainbeste zerikusirik edukiko. Are gutxiago ziur aski Hipercor supermerkatuan 1987ko ekainaren 19an ordu horretan eta minutu horietan egon zirenentzat, atentatutik bizirik atera zirenentzat, orduko hildakoen senideentzat eta lagunentzat. 15 urte neukan nik orduan. Robert Manriquek 26:

Garai bikaina zen, 26 urterekin Hipercorreko harategi batean lanean ari zen gaztea nintzen. Seme zaharrenak 3 urte zituen; gazteenak, aldiz, hilabete gutxi. Bezperan, lankide batek deitu zidan txanda aldatzeko eskatzeko, eta nik baietz erantzun. Bonba hamabost segundo lehenago lehertu izan balitz, nire lankideekin hozkailuan harrapatuko ninduen, eta ez nuen zauririk izango, baina… gertatu behar zuen.

Baina, mina sendatu daiteke?

Pertsonalki, lagundu dit gertatu zitzaidana kontatzeak. Oraintxe bertan, adibidez, terapia egiten ari naiz. Eta, aldiz, badago jendea bizitutakoa kontatzeagatik mina berpizten zaiona. Izaera kontua izango da, seguruenik. Nik biktimekin, kazetariekin eta politikariekin hitz eginez baretu dut amorrua. Zalantzarik gabe.

Bai, ematen du errezetak, sendabideak, ez direla azken finean hain desberdinak. Minen eragileak hain desberdinak izanda.

Elkarriztea osoa (“Berria” 2017-06-20).

Arbejdsglaede (2)

%A %B %e%q, %Y in Bizi gara!, Osatzaile zauritua

arbejdsglaede

Zorionekoak gu lanean ez badugu inbidiarik, jelosik edo gorrotorik sentitzen norbaitengatik.

Zorionekoak gu lanean hurbilegi ez badaukagu inor geugatik inbidiaz, jelosez edo gorrotoaz amorratuta dagoena.

Zorionekoak gu lanean hurbilegi ez badaukagu inor geugatik inbidiaz, jelosez edo gorrotoaz amorratuta dagoena, gainera boterea duena geure gainetik.

Zorionekoak gu zauri zaharrak sendatzeko gai baldin bagara.

Zorionekoak gu lanean gure esparrua topatu baldin badugu, gure txokoa, gure onena emateko lekua.

Zorionekoak gu asteburuetatik edo oporretatik bueltan lanera konforme (edo hortik gora) itzultzen baldin bagara.

Zorionekoak gu lanean zoriontasuna oraindik sentitzeko gai baldin bagara.

 

PD.- Zer da arbejdsglaede?

PD’.- Berriki ospatu dute Coruñan Laneko Zoriontasunaren VIII Nazioarteko Biltzarra. Horrelakorik existitzen zirenik ere ez nekien. Zorionekoak gu!

Info+: Happiness at work.

Dolu gazteak

%A %B %e%q, %Y in Dolua

DolugazteaManchesterreko atentatuak eragindako dolu kolektiboan, biktimen artean umeak eta gazteak egotea gehien astindu gintuena izan zen. Lehen Munduan ez gaude ohituta behintzat, umeak eta gazteak hiltzea beste latitude batzuetako gertakariak dira, Ekialde Hurbilekoak, Afrika beltzekoak, herrialde urrun haietakoak.

Neure biografian, ordea, goiz hasi nintzen heriotzaren aurrean ipintzen. 12-14 urte edukiko nituen bi lagun hil zirenean, bat errepideko istripu batean (erabat ezohikoa adin hartan) eta bestea etxean gertatutako beste istripu batean, festa baten baitan, balkoitik behera amilduta. Hirugarren istripu bat ere gertatu zen urte haietan, pistola bat tarteko, geure eraikinean bertan. Urte haiek baino lehen, umetan aitona Marianoren heriotza ezagutu nuen. Eta egia esan galera garrantzitsuak dira etxe-aldaketak ere, bizitokiz aldatzea, leku batetik bestera joatea 10 urterekin, 17rekin, 24rekin. Lagunei eta tokiei agur esan behar izatea behin eta berriz. Baita buruko ileari goiz agur esan behar izatea ere! Guraso biak goiz galdu ditugula esan dezakegu hiru anaia-arrebok, datorren hilabetean 10 urte izango dira aita hil zela.

Horregatik hau guztia interesatzen zait modu honetan. Horregatik pozten naiz jende gazteak honi buruz interesa erakusten duenean. Aste honetan bertan adibidez, geure bigarren Death Cafea egin dugunean hemen Zarautzen eta 20 urteko mutil bat bere amarekin hurbildu denean Zumaiatik. Edo Gasteizko Hala Bedi Irratian saio bat egin dutenean aurretiazko borondateen inguruan (!), jende gaztea heriotzaren existentziaz hausnartzen entzutea. Pozgarria benetan.

Info+: “Duelo infantil y adolescente” (Artmemori)

El comensal

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Literaturan, S(u/a)minetik bakera

elcomensalGabriela Ybarra jaio baino 6 urte lehenago ETAk bere aitona, Javier Ybarra, bahitu eta hil zuen Barazar mendatearen inguruan, Zeanurin. Duela 6 urte, aldiz, bere ama hil zen minbiziak jota, ETAk bere jarduera behin betiko bertan behera lagako zuela aldarrikatu zue urtean, 2011an.

Hain zuzen ere, gaixotasunaren tarte guztian amaren alboan pasatako denborak eta bere heriotzak sortutako dolua egitean, ezagutu ez zuen aitonaren dolua egiteko balio izan dio idazleari, liburu honetan ederto islatzen duen moduan. Izenburuak erreferentzia egiten du mahai guztietan dagoen aulki huts horri, jada gurekin ez dagoen mahaikide horri…

Pasarte hau aukeratu dut ondo islatzen duelako pertsona baten eskuzabaltasun intelektuala, kasu honetan idazle honena. Familiaren dolu kolektibotik apur bat aldenduta, liburuaren amaiera aldera testu hau transkribitu du “El País” egunkaritik (2009/03/09). Hitzak Esteban Beltranenak, Giza Eskubideen irakaslea eta Amnesty Internationalen buruzagia:

“La tortura no se ve como un problema en España por nadie y tampoco por los medios de comunicación. (…) No conozco ningún país del mundo en el que no haya torturas y entiendo que el papel de los medios es investigarlas. Pareciera que el debate de la tortura está secuestrado por dos partes: una, el entorno abertzale que dice que siempre se tortura, lo cual no es verdad; y otra, el Gobierno y el resto, que dicen que nunca se tortura y hay suficientes garantías. Pareciera que no hay posibilidad de decir que los crímenes de ETA son terribles, hay que denunciarlos y sus responsables tienen que ir a la cárcel, y la tortura es otra crimen y hay que investigarlo.”

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar