Denborak aurrera etengabean

%A %B %e%q, %Y in Bizi gara!, Onkologikoak ez direnak

bergarazaharraEta orain ezin eutsi izan ginanari.

Gabonak – Arrebaren urtebetetzea – Amaren urteurrena – Anaiaren urtebetetzea – Aste Santua – Aioraren urtebetetzea – Pelloren urtebetetzea – San Pelaio – Aitaren urteurrena – Lehenengo oporraldia – Maiderren urtebetetzea – Aste Nagusia – Bigarren oporraldia – Galeusca – Neure urtebetetzea – Gabonak.

Zirkulu bat beste baten barruan eta horren barnean beste bat. Ziklo bat eta beste bat atzetik. Urteak joan eta etorri. ‘Rockero zaharrak’ posible deutsegu kariñoz deitu. Edo zuri-baltzezko pazienteak. Marka lagatzen daben horietakoak: ‘Lorentzo’, ‘L’, Aitajauna edo beste hainbeste lehenago hil ziranak, beste ziklo batean. Ez dira izan geure senideak, geure amamak, osabak, amak edo aitak. Baina geure biografietan leku bat deukie, ez bakarrik geure ibilbide profesionaletan.

Hainbeste ez inplikatzeko esaten deuskue batzuetan, MK. Berandu dabilz beti. Zeu be ez zara izan neure izeko edo amandrea. Baina aspaldian ezagutu ginan. Eta leku biografiko amankomunak izan ditugu, Lekeitio adibidez. Zeuk be zeure marka laga dozu zeure herrixan, Bergaran. Azken aldiz bisitau zintudanean Pentekoste jaixak zirian. Eta aste honetan hil zara, San Pelaio egunean.

Laster aitaren urteurrena, Maddalen jaien hasieran. Orduan ekingo deutsagu lelengo oporraldiari, opor nagusiei.

 

Voilà, Eli C.

1 response to Denborak aurrera etengabean

  1. Denborak aurrera etengabian. Eta ezin eutsi izan ginana. Eta horrek dakarren dana… Ezin izango notzan ipini kantu hobiagorik. Nolabaitx azKenian badauka bere lekua betirako oin! Eskerrik asko doktor!

Leave a Reply to Eli Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar