You are browsing the archive for 2017 November.

Nunca mais?

%A %B %e%q, %Y in S(u/a)minetik bakera

ardegaliciaAkatsetatik ondo ikastea berriro ez errepikatzeko. Harri berberarekin birritan talka ez egitea. Geuk sufritutakoa datozen belaunaldikoek sufritu behar ez izatea. Ederra izango litzateke marea beltzaren ostean sute ikaragarriak pairatu behar ez izatea. Bagdadeko rap-ak berriro ez abestea. Arrasateko blues horiek ez jotzea. How long must we sing this song?

Badakiguna da ez dakigula etorkizunak benetan zer ekarriko digun. Ereiten dugu itxaropena mantentzeko eta horrela izan behar da. Eta erresilientziari kondenatuta gaude bestaldetik. Txapon guzti-guztiek bi aldeak dituzte. Batean bale eta bestean kale egingo dugu, hori ere argi badakigu. Domina ipiniko digun esku berak kendu ahal digula. Inbidia, gorrotoa eta indarkeria beti hor egongo diren errealitateak dira,  maitasunaren, orekaren eta edertasunaren ondoan. Bakea eta zoriona momentuak direla, eta horiek disfrutatzen ikasi behar dugula, datozenean.

Sumina atzean uztea eta, bolada luze baterako ez bada ere, bakea topatzea. Bizitzaren alde honetan gelditu garenok gure artean elkar ulertzen eta errespetatzen saiatzea. Ezinezkoa dirudien oreka hori topatzea. Tarteka bada ere baleak ikustea itsasoan, mendian libre ibiltzea, beste herrialde bat ezagutzea. Eskua eman beste pertsona horri, sekula pentsatuko ez zenuena. Arantzak kendu eta elkarri begiratzea aurpegira. Barkatzea edo.

Hitzordua badugu, eta norberak jasoko du zatiren bat, musika notaren bat harrapatuko du, irudiren bat, irribarreren bat.

Abenduaren 14an hor topatuko gaituzue. Eszenatoki gainean Koldo Rodríguez Bengoa eta Naia Egiluz Mojas. Eurekin batera, Mudoh.

 

Atlas of Palliative Care in Africa

%A %B %e%q, %Y in Osatzetik Arintzera

apcaJohn Y. Rhee, Emmanuel Luyirika, Eve Namisango, Richard A. Powell, Eduardo Garralda, Juan José Pons-Izquierdo, Liliana de Lima eta Carlos Centeno-Cortés-ek sinatzen dute  lan erraldoi hau, Nafarroako Unibertsitateak sostengatua “Atlantes” programaren bidez. 48 herrialde afrikarren baliabide aringarriak aztertu dituzte 2016-17an, eta Carlos Centenok berak zizkigun datu nagusiak pasa den asteazkenean Arinduz 2017 jardunaldian, Donostian:

  • Uganda, Hegoafrika eta Kenya dira arlo honetan garapen handiena daukaten herrialdeak, alde handiz. Hirurak ala hirurak mundu anglosaxoiak eragindakoak. Aldea nabaritzen da beraz frankofoniako, lusofoniako eta beste esparruetako herrialdeekin.
  • Morfinaren batez besteko kontsumoa biztanleko eta urteko 1 mg ingurukoa da. Europan 120 mg-koa. Diferentzia ikaragarria da eta azaleratzen du arazo handi bat: nahiz eta morfina oso botika merkea izan, eskuragarritasuna oso baxua da Afrikan eta opiofobia faktore kultural garrantzitsua da kontinente hartan.
  • 1.216 miloi biztanle duen kontinenteak 646 programa dauka zainketa aringarrien inguruan. Erresuma Batuak,  65 miloi biztanlerekin, 969 programa garatu ditu bitartean.
  • 21/48 herrialdek zainketa aringarrien hezkuntza jasotzen du modu batean edo bestean unibertsitate mailan.
  • 23/48 herrialdek HIESaren inguruko plangintza daukate, zainketa aringarrien atala barne. Gogoan hartu behar dugu sindrome honek gaur egun ere eragiten duen hilkortasun tasa handia Afrikan, minbiziak berak baino garrantzia handiagoa izanda.

Lan bikaina zinez, eta plazer itzela geure jardunaldian aztertzeko aukera eduki izana.

 

 

 

Azaroa

%A %B %e%q, %Y in Bizi gara!, Osatzetik Arintzera, S(u/a)minetik bakera

AzaroaHilabete ona da jaiotzeko. Nostalgiarako ere aproposa da, edo oso aproposa azaroa. Klima aldaketa gora-behera, udazkena oraindik sasoi egokia da mendian ibiltzeko lainoen artean, honetaz eta hortaz hausnartzeko. Ez daudenei buruz gogoratzeko eta hitz egiteko. Daudenekin egoteko eta bizitzaz disfrutatzeko. Agindua serio hartzeko eta topera bizitzeko.

Garai honetan urteroko jardunaldia antolatzen du Arinduz elkarteak, aurten Donostian izango da eta kooperazioa izango da gai nagusia. Bihar jardunaldia, Gipuzkoako sendagileen elkargoan. Eta etzi, erizainen elkargoan zainketa aringarriei eta etxeko ospitalizazioari buruz egongo naiz Amaia Artzerekin. Death Cafe-ak Zarautzen antolatzen Amaiak eta biok tandem majoa egin dugu egia esan, hurrengoa datorren hilabetean.

Eta datorren hilabetean ere ate joka daukagu SB obra berriaren estreinaldia Amaia Antzokian, Arrasaten. Jo eta ke gabiltza muntaketa lanetan, entseguekin, musikarekin, kartelarekin.

Azaroa hil ona da lagun eta lankide bergarar-zarauztar on bati agur esateko. Ostiralean izango da, Bergaran, eta ezkontza itxura hartuko du Pedro Otazuaren omenaldiak. Jaiotzak, heriotzak, erretiroak, denak gogoratu behar dira eta aintzat hartu. Kasu honetan erretreta.

Bizi gara!

 

Gauzaren inguruko beste liburu horiek

%A %B %e%q, %Y in Literaturan, S(u/a)minetik bakera

joxeenearBest-seller liburuez gain, worse-seller askok ere merezi dute. Bai, Patriatik landa badago Lur bat haratago.

Paula Corroto (“El País”, “El Confidencial”, “Jotdown”) kazetariak artikulu txit mamitsua idatzi du “The Basque Troubles” eta emakumeek egindako literaturaren inguruan: Arantxa Urretabizkaia, Katixa Agirre, Edurne Portela, Gabriela Ybarra, Luisa Etxenike, Aixa de la Cruz… Plazer baduzue, hemen duzue linka: “La violencia en el País Vasco se escribe en femenino” .

Iban Zaldua idazle eta blogari musikazale eta komikizaleak ere sorta erabat interesgarria osatu du aste hauetan Gauzari buruzkoa: Ramon Saizarbitoria, Bernardo Atxaga, Andu Lertxundi, Mikel Hernandez Abaitua, Jokin Muñoz, Xabier Montoia, Harkaitz Cano, Eider Rodríguez, Juanjo Olasagarre, Uxue Apaolaza, Unai Elorriaga, … “Un paseo por la zona negativa (I)” eta “Un paseo por la zona negativa (y II)” .

Corrotok eta Zalduak egindako konpilatze lanak ondo osatuta egon arren eta errebisio bikainak izanda ere, esku artean daukat beste liburu bat, euskal gatazkarekin oso lotuta eta Joxe Enear eibartar-zarauztarrak idatzitakoa: “Mi vida en una mirada“.

Bibliografia ederra suminetik eta saminetik bakera igarotzen saiatzeko.

PD.-Mila esker, Miren.

 

 

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar