Nunca mais?

%A %B %e%q, %Y in S(u/a)minetik bakera

ardegaliciaAkatsetatik ondo ikastea berriro ez errepikatzeko. Harri berberarekin birritan talka ez egitea. Geuk sufritutakoa datozen belaunaldikoek sufritu behar ez izatea. Ederra izango litzateke marea beltzaren ostean sute ikaragarriak pairatu behar ez izatea. Bagdadeko rap-ak berriro ez abestea. Arrasateko blues horiek ez jotzea. How long must we sing this song?

Badakiguna da ez dakigula etorkizunak benetan zer ekarriko digun. Ereiten dugu itxaropena mantentzeko eta horrela izan behar da. Eta erresilientziari kondenatuta gaude bestaldetik. Txapon guzti-guztiek bi aldeak dituzte. Batean bale eta bestean kale egingo dugu, hori ere argi badakigu. Domina ipiniko digun esku berak kendu ahal digula. Inbidia, gorrotoa eta indarkeria beti hor egongo diren errealitateak dira,  maitasunaren, orekaren eta edertasunaren ondoan. Bakea eta zoriona momentuak direla, eta horiek disfrutatzen ikasi behar dugula, datozenean.

Sumina atzean uztea eta, bolada luze baterako ez bada ere, bakea topatzea. Bizitzaren alde honetan gelditu garenok gure artean elkar ulertzen eta errespetatzen saiatzea. Ezinezkoa dirudien oreka hori topatzea. Tarteka bada ere baleak ikustea itsasoan, mendian libre ibiltzea, beste herrialde bat ezagutzea. Eskua eman beste pertsona horri, sekula pentsatuko ez zenuena. Arantzak kendu eta elkarri begiratzea aurpegira. Barkatzea edo.

Hitzordua badugu, eta norberak jasoko du zatiren bat, musika notaren bat harrapatuko du, irudiren bat, irribarreren bat.

Abenduaren 14an hor topatuko gaituzue. Eszenatoki gainean Koldo Rodríguez Bengoa eta Naia Egiluz Mojas. Eurekin batera, Mudoh.

 

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar