Erditze baten kronika

%A %B %e%q, %Y in Bizi gara!, Dolua, S(u/a)minetik bakera

595.Biktimak.Olatz.Sandra.Suminetik.BakeraLaugarren seme-alaba. Beste alaba bat, eta “Aulki hutsak” bezala “S(u/a)minetik bakera” ere abenduan jaio da. 12 hilabeteko haurdunaldiaren ostean ostegun honetan, Amaia Antzokian, abenduaren 14an munduratu dugu Mondragoen. Argazkian (“Mondraberri”-ko Gontzal Landarena) ikusi dezakezue erditzearen azken unea.

Ez zen lan erraza izan narratzaileentzat. Muntaketa txukuna egin du Josu Txintxurretak (Arteman), eta are txukunagoa gelditzeko doitze batzuk egin beharko ditugu hurrengo emanaldirako (Azpeitiko San Agustinen?). Azkenik, eszenaratze ederra egin zuten Koldo Rodriguez Bengoak eta Naia Egiluz Mojasek. Koldo, Naia, Mudoh eta laurok amateurrak garela kontuan hartuta. Norberak, ordea, izaera, ibilbidea eta sena baditu, bizitzak emandako baliabideak eta intuizioak. Eta hori ederto transmititu zuten eszenatokian Naiak eta Koldok. Izan ere, emanaldi bakoitza desberdina izango da hauxe dela-eta, narratzaile bikote bakoitzaren estiloagatik.

Bestela, Andoni Zubiaga “Sonny”-k lagundu zuen eguenean argiztatze lanetan. Beste arlo ezezagun bat guretako. Mudoh-k, bitartean, agertokiaren atzekaldeko ezkerraldean nahiago izan zuen iluntasunean gelditu. Ez isiltasunean alabaina. Haren musika konposizioa lagun, obra betea agertu zitzaigun, eta une indartsuena laugarren eta azken atalean. “Prayers of the mothers” bideo israeldar-palestinarra bikain borobildu zuen Aitorrek, txapela kentzeko moduan.

Eta Sandra Carrasco eta Olatz Etxabe, honen guztiaren erdigunean. Pantailan eta eszenatokiaren gainean, argazkian ikusten duzuen moduan. Konfiantza lortzea zen lehenengo urratsa eta garrantzitsuena. Bizitza honetan lortu dezakezun gauzarik handienen artean dagoena. Konfiantza zatarkeriarik ez genuela egingo, errespetuz jokatuko genuela, morbo guztietatik at. Eta bigarren urratsa zintzotasuna da. Eta modu horretan jokatu dute Olatzek eta Sandrak, bakoitza haren nortasunarekin, norberaren hizkuntzaz, ibilbideaz eta senaz, euren baliabideekin eta intuizioekin. Eta ostegunean euren presentziarekin. Oso eskertuta nago.

Baita publikoan egon ziren guztiekin, batzuk lagunak, lankideak, pazienteak edo pazienteen senideak. Bestelako herritarrak. Alkatesa eta udal batzordekideak. Bero horregatik guztiagatik oso eskertuta nago.

Pello, Aiora, AH eta SB. Eta Maider obra honen narratzaile moduan ere bai. Familia ederra.

Info+:

“Suminetik/saminetik bakera estreinatu da” (Mondraberri)

“Bakerako jarrera” (Berria)

“Bizikidetzaren bidean, doluan elkar ulertu” (Gara)

“De la furia y del dolor hasta la paz” (Diario Vasco)

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar