Malta hirukoitza
%A %B %e%q, %Y in Antzerkian, Dolua, S(u/a)minetik bakera
Euskarazko antzerkiak loraldi interesgarria bizi duela, zinemak bezala, ez dut uste asko esatea denik. Heriotza gizartean ikusgarri eta entzungarri ertz askotatik egiten saiatzen ari direla, antzerkian ere, hori bada errealitate bat. Hiru adibide erakargarri ekarri nahi dizuet, ea nik neuk harrapatzerik noiz edukiko dudan:
- Ze Onda antzerki taldeak “Heriotza bikoitza / Doble malta” estreinatu zuen duela 4 hilabete eskas, baina hiru antzezlanen artean ibilbiderik luzeena daukana da. Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy aktore lanetan, “The Tibetan Book of Living and Dying” liburua oinarri moduan hartuta nolabait. Mandalara talde oriotarraren laguntzarekin, besteak beste.
- “Izar” bigarren proposamena da. Marie de Jongh antzeztaldeak egindakoa, Jokin Oregi eta konpainiak alegia. Itsas-izarrek daukaten metamorfosirako gaitasuna ikur moduan erabiltzen dute doluaren aurrean gizakiok dauzkagun aukerak plazaratzeko. Poesia hutsa.
- “Bizimiñak” hirugarrena eta azkena da (post honetan), biolentzia eta dolua uztartzen, euskal gatazkak lagatako minak eta zauriak. Pasa den ostiralean Azpeitian aurkeztu dute. Iradokizun hirukoitza oso kontuan hartzekoa da. Azken hau, gainera, gertu-gertu sumatu dugu.
Voilà!
Leave a reply