You are browsing the archive for 2018 June.

Iruñea zurekin

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Bizi gara!, Zarautz Errukitsua


pamplona-verano-400x300Udan bete-betean, Iruñetik burura datozkigun irudi tipikoak eta topikoak jendez betetako plazak eta kaleak izaten dira, zuriz jantzitako pertsonak eta zezenak kalean gora eta behera (ai-ai-ai-ai!). Azken urteotan, tamalez, bestelako irudi ez hain festiboak eta alaiak jaso ditugu, sexu eta indarkeriarekin lotutakoak.

Hiriak, alabaina, bestelako taupadak jasotzen ditu uda osoan zehar. Ez San Ferminek ezta bestelako santuk ere ezin dute ebitatu gaixotasunek aurrera egitea, pazienteak ingresatuta egotea festa kalean dagoen bitartean eta, unea iristen denean, jendea hiltzea, uztailean izan edo abuztuan.

“Pamplona contigo” ekimenak, hain zuzen ere, kontzientzia hori piztea du helburuen artean. Komunitate errukitsuen sarean sartuta, egitasmoen artean “Proyecto Sé+”  guztiz azpimarragarria dute: Eskolan zelan txertatu hauskortasun eta heriotzaren errealitatea, aitatxi eta amatxirekin lotuta ez ezik, beste edozein pertsonarekin ere, ikaskideren bat ere barne adibidez. Sare berean txertatuta, gure komunitate errukitsutik saiatzen ari gara eurekin elkarlana egitea 2018-19ko ikasturterako, hemen Zarautzen.

Irailean, bitartean, Nafarroako Unibertsitateak antolatu du “Gaixotasun aurreratu eta terminalean zainketa eta laguntza” izenburuko udako ikastaroa, Maria Arantzamendik koordinatuta. Bertan egongo naiz ni ere geure aulki hutsekin (5 urte estreinatu genuenetik!). Ikastaroa prestatzen ari diren  modua kontuan hartuta, ondo bakarrik atera daiteke.

Udan bete-betean, Zarautzetik jendeari burura datozkion irudi tipikoak eta topikoak hondartza, surflariak, izozkiak eta Argiñanoren jatetxea dira. Herriak, alabaina, bestelako taupadak jasotzen ditu uda osoan zehar…

Ekainaren 18an

%A %B %e%q, %Y in S(u/a)minetik bakera

asintermitencias2Denborak aurrera etengabean, uda gainean eta saminetik (eta suminetik) bakera azken ibilaldia egin dugu atzo Donostian. Orain arteko jendetsuena eta arrakastatsuena ikuspuntu askotatik. Aurpegi ezagunak publikoaren artean, Aizpea Goenaga, Sabino Ormazabal, Bittor Hidalgo eta aspaldiko eta ez hain aspaldiko lagunak. Familia hamaikako ofizialarekin ia-ia. Oholtzan, Maider Kortaxarenaren debut dotorea eta Petti bere asterik donostiarrenean, “Mudoh”-rekin batera. Eta solasaldian, Izaskun Andonegiren konpainia bikainean egon ginen taldekideak, hagitz gustura. Harreman interesgarria piztu zen publikoarekin.

Udagoienera begira, Errenteria, Durango, Iruñea, Azpeitia eta Zarautz lotu nahian gabiltza. Eta bitartean adi gaude argitaratzen ari denarekin: “Zubigileak” komikia (Alfonso Zapico), besteak beste, “Los puentes de Moscú” izenburua daukana gazteleraz, eta Fermin Muguruza eta Eduardo Madinaren arteko topaketa ederki jasotzen duena. Errespetu eta tolerantziatik haratago, enpatian bete-betean.

Halaber, pasa den asteazkenean eta Bartzelonan, gure proiektu honen lagunak izan diren Robert Manrique eta Rosa Lluchek parte hartu zuten Foro Sozial Iraunkorrak, Fundipauk eta Bartzelonako Udalak antolatutako jardunaldi batean, “Construint la pau” izenburu iradokitzailearekin.

Azkenik, atzo bezalako egun batez, ekainaren 18an, José Saramago jauna hil zen Lanzaroten, duela 8 urte. 87 urte zituen eta Pilar del Río emaztea (argazkian) ondoan. Mila esker Naia Egiluz apunteagatik eta denagatik.

Errukiz eta irrikaz

%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk, Humanizazioa, Onkologikoak, Onkologikoak ez direnak, Osatzetik Arintzera

BatzordeAntolatzaileaSECPAL2018Ez gaude denok argazkian, baina gauden denok bagara SECPAL 2018ko batzorde antolatzailearen kideak. Aurreko post batean komnetatzen nuen zein esperientzia ederra izan diren biltzarraren aurreko asteak eta antolatutako kultura ekitaldiak eta bestelako jarduerak. Bada kongresoa bera ere disfrutatzekoa izan da.

Hasten baldin bazara musikoterapiaren ikastaro on batekin, Patxi del Camporekin. Segitzen baldin baduzu Eduardo Brueraren ongi etorriko hitzaldiaren, hasierako euskarazko hitz haiekin Bruce Springsteenen moduan, ganoraz, ez “gabon” edo “kaixo” herabe soilekin. Ederra forman eta edukian, betiko moduan, ezinbesteko ezaugarriarekin batera: umorea.

Arinduz.

Jarraitzen baldin baduzu kooperazioari buruzko mahai inguru batekin, Arinduz 2017ko hariari jarraituz, Liliana de Lima eta Tania Pastranaren eskutik, Latinamerika Europa jauregira ekarrita. Geroago osatzen baduzu hiri errukitsuen inguruko mahai inguru eder batekin, Silvia Librada, Xavier Gómez-Batiste eta Patxi del Camporekin. Kateatzen baldin baduzu Phil Larkinen hitzaldiarekin, gure esparruan erizainek duten protagonismoa azpimarratu zuena. Borobiltzen baldin baduzu zainketa intentsiboak eta aringarriak ederki lotzen zituen mahai inguruarekin. Eta azkenik errematatzen baldin baduzu Rafa Motaren “Metamorfosia” dokumentalarekin eta ZAetan boluntarioek egiten duten lanari buruzko hitzaldiarekin.

Errukiz.

Gehitzen baldin badiezu Famobilen Clickekin egindako diorama bat, bizitzaren azken fasearen tarteak ondo deskribatzen zituena. Gasteiz Big Band-en ostiraleko kontzertu zoragarria. Leku askotako lankide eta lagunekin izandako topaketak. Eta, biltzarretik kanpo bada ere, Baskoniaren arrakasta saskibaloiaren ligan.

Irrikaz.

 

 

Mendian heriotza eta bizitza

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Mendian

elkarrizketanagoreSECPAL 2018 biltzarraren ateetan gaude, eta pasa den astean amaitu genituen honekin lotuta eta hirira begira egindako kultura ekitaldiak Gasteizen. Esperientzia itzela izan da, eta zikloa amaitzeko Jorge Nagorerekin egindako elkarrizketa egiteko zortea eduki nuen. Naturaltasuna eta hurbiltasuna izan ziren elkarrizketaren bi ezaugarri nagusiak, nire ustez pertsona askok baloratzen ditugunak. Eta bitxikeria bat, mediku bat kazetari bat elkarrizketatzen!

Jorgerekin konpartitu genituen Maria Coffeyren testu horiek, jakinimina piztu zuen liburutik. Jorgek elkarbanatu zuen gurekin haren ama hil zenean berak idatzitakoa, doluari buruzko bere hausnarketa batzuk, Iñaki Otxoa de Olzarekin bizitako hainbat pasarte. Mendian hil. Hirian hil. Mendian heriotza eta bizitza, hiltzeko lekua izan daitekeena, baita bizitzaz ondo disfrtutatzekoa. Mendia sendabidea, otoitz lekua, barneko bidaiak egiteko aproposa.

Pasa den astean Juanjo San Sebastianen hausnarketa hauek ez genituen komentatu, baina zorionez bibliografia ona eta zabala dugu aukeran honi guztiari buruz irakurtzeko. Plazer bat.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar