Grisen zonaldean barna

%A %B %e%q, %Y in S(u/a)minetik bakera, Zineman

GreyZoneEsparru lanbrotsuetan ibiltzea kitzikagarria da, baita beldurgarria ere. Lausotasunak hori dauka, nahasmenetik argitasunera igaro gaitezkeela, ala iluntasunera. “El largo caminar por la zona gris de los afectos”, Edurne Portelaren hitzetan. Izan ere, “Mudar la piel” izeneko dokumentala dela-eta, egile bietako bati gutuna idatzi dio publikoki “El País” egunkarian. Ana Schulz-ek dokumentalean kontatzen du bere aitaren istorioa, (Juan Gutiérrez) ETA eta Espainiar Estatuaren artean bitartekari lanak egin zituena. Zehazki, analizatzen du Juan Gutiérrez eta Roberto Flórez-en arteko harremana, bitartekaria eta haren espiaren artekoa hain zuzen ere. Adiskidetasunaren harremana, sinetsi ala ez. Apur bat “Asier ETA biok” bikainaren ildotik.

Behelainoan barna, hala ere, asko eskertzen da seinaleak topatzea, mugarriak, markak, argibideren bat. Norabide posibleak indikatzen dituztenak, gero zeuk aukeratzeko nondik jo. Maria Jauregi eta Haritz Aranburu dira beste bi adibide eder grisen zonalde honetan. Maiatzean Radio Euskadirako eman zuten elkarrizketa ezaguna izan da. Eta azken aste hauetan ere, Mariak norabide posible batzuk erakutsi digu. Horietako bat, Olatz Etxabek, Maixabel Lasak (Mariaren ama) eta beste hainbatek esan digute behin eta berriz: “Ezin dira hartu erabaki politikoak biktimen iritziengatik“.

Logika hau, hala ere, ez du Botereak konpartitzen. Honengatik, eta beste arrazoi batzuengatik, lanbro artean jarraitzen dugu. Gogora Institutuak ikas material bat aurkeztu du, historia ikasgairako. “Herenegun” izena dauka, Hezkuntza Sailarekin batera plazaratu du eta, suposatzen da, arreta guztiekin prestatutako lana izango da. Ezta ere, Botereak zuri ala beltz nahi du.

Urriaren 20an izan da ETAren amaieraren hasiera markatu zuen egunaren 7. urteurrena.

PD.- Urriaren 30ean, “S(u/a)minetik bakera” Urnietan. Memoria eta bizikidetzaren jardunaldien barruan (Baketik).

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar