You are browsing the archive for 2019 February.

Ez hiltzeko hamalaudunak

%A %B %e%q, %Y in Literaturan

lekunberriSarean arrantzatzen, Lekunberri eta Larraun aldean, Angel Urrutia Iturbe poeta nafarra ezagutu dut. Eta haren obran arakatzen, “Sonetos para no morir” olerki liburua (Morea, 1965) topatu dut. Behean transkribatu dut poema hau bere jatorrizko bertsioan. Luzea bezain mamitsua. Merezi du.

Astegoien on!

Asistiré a mi muerte

Me moriré de frío entre las alas,
de un hachazo en el nombre,
me moriré delante de mis dos apellidos,
del árbol euskaldún que hizo mis brazos.

Me moriré de sol para gaviotas,
de lunas sin balcones a mis ojos,
me moriré sin ojos donde poner el cielo.

Me moriré de un mar irrespirable,
de un espanto más grande que la nada,
me moriré de sangre declinada sin mí,
conjugada en futuros sin presente.

Me moriré de sed junto a mis sueños,
de hambre en verso y en prosa, de hambre vida,
me moriré de vida,
moriré de la vida de la muerte.

Me moriré de tanta muerte mía
que abriré el corazón para que entre
sólo la soledad por mi agonía.

Moriré varias veces. Y a la tarde
leerán unos versos de ciprés amarillo sepultándome.
Dirán que fui poeta, solamente poeta nada menos.

No lloraréis por mí. Lloraréis
del miedo a vuestra propia muerte,
que vendrá hasta la mía vuestra muerte.

Asistiré a mi muerte,
y os contaré los días y las noches que me pasé llorando,
o cantando, o llorando, o de nuevo llorando.

Acudiré a mi entierro desde lejos,
cavaré la medida de mi polvo
y extenderé mis huesos sin raíces,
me comeré mis heces y mi nada
pensando que ya es algo ser la nada.

Iré a mi funeral
vestido con el luto de la tierra,
tocaré las campanas en silencio,
volveré hasta mi casa
y haré en mi colección de campanillas
la oración del poeta enamorado.

Unos pocos amigos verdaderos
besarán mis pecados de amistad verdadera.
Las sangres de mi sangre
harán una familia de heridas visitadas.

Tan sólo
llorará una mujer toda su alma,
me buscará el azul por todas partes,
me dirá mariposas, y yo le escribiré
sonetos para no morir
y una luz imborrable de palomas

donde voy a salvarme de la muerte,
donde van a salvarme las alas de mi nombre
y el río enamorado de sus besos.

Barkamenaren mendekua

%A %B %e%q, %Y in Literaturan, S(u/a)minetik bakera

barkamenarenmendekuaBarkamenaren kontzeptuari beste modu batez begiratzeko bidea. Indarkeriara, gizakien arteko gatazketara eta errukira hurbiltzeko saiakera ona. Liburuaren izenburua bera mundiala iruditu zitzaidan. Lau istorio kontatzen ditu: Barbarin ahizpa bikien istorioa, euren arteko lehia, gorrotoa eta gupidaren arteko sokatira. “Mademoiselle Butterfly” da bigarrena, opera famatuak bezala gizon boteretsu eta emakume apal baten arteko maitasun istorio ezinezkoarekin. Hirugarrena, “Barkamenaren mendekua” bera, kartzelan dagoen serial killer eta bere biktima baten amaren arteko harremana islatzen duena. Laugarrena, azkena, armada nazian ibilitako agure eta neskato baten arteko topaketarekin.

Éric-Emmanuel Schmitt idazle frantziar-belgiarrarenak dira halaber Monsieur Ibrahim et les Fleurs du Coran (2001) eta Oscar et la Dame rose (2002). Lehenengoarekin egindako pelikula erabat gomendagarria da, eta bigarrena ere zinemara eraman zuten arrakasta gutxiagorekin. Hala ere, jorratutako gaiak oso interesgarriak dira: minbizia haurtzaroan, isiltasun konspirazioa eta erlijiotasuna. Azken puntu honekin lotuta, erlijioaren alde ilunarekin zehazki, sexu indarkeriaren kasuak agerian gertatzen ari diren aro honetan, gomendagarria iruditu zait “Piztiak” artikulua, Goizalde Landabasorena.

Barka itzazu eragozpenak.

 

Zoritxarraren aurrean bizimina

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Bizi gara!, Zarautz Errukitsua

borealMinbiziaren aurkako egunak ospatzen ari gara aste bizi honetan, AECCk bikain aukeratutako arlo psikoemozionaletik begiratuta. Dolua barne, geu guztion aulki hutsak ahaztu barik. Minbiziaren aurrean, bizimina…

“Abentura eten da, gogoa ez”: Arreta harrapatu dit gaurko egunkariaren artikulu batek, izenburu horrekin. Kanadako iparraldean ibili da Euskal Herriko iparraldetar bikote abenturazale bat, azken 4 hilabete hauetan. Aurkako klima-baldintzak direla-eta, “Boreal espedizioa” eten egin behar dute Paxkal Elgart eta Xiril Alvarezek, hurrengo egitasmorako gogoa pizturik. Erresilientzia. Burura etorri zait “Biziminez” dokumentala, Pablo Dendaluzek egindakoa eta duela pare bat urte hemen Modelo zineman ikus-entzundakoa. Josu Iztueta abenturazalea bertan aretoan egon zen, protagonistetako bat. Antxon Arza da dokumentalaren bigarren protagonista, gurpildun aulkian dabilen abenturazalea, hamaika lekutan ibilitakoa zoritxarreko istripua eduki baino lehen. Galera funtzionalaz, seme batengatiko doluaz, umoreaz, tristuraz, biziminaz… Eta biziminetik iritsi naiz berriro Hector Prieto atxabaltarrarengana, zoritxarreko gaixotasun degeneratiboaren aurrean horixe erakutsi zuena, bizimina eta erresilientzia itzela, duela urte bat eta erdi hil zen arte.

Gabon hauetan, bestela, pertsona aparta bat ezagutzeko zoriona eduki dut. Abenturazalea, bertsozalea, bizizalea, surfzalea, mendizalea. Erresilientzia gizaki batean gorpuztuta, zoritxarraren aurrean eta, orain, minbiziaren aurrean. Aste hauek intentsitate handikoak izaten ari dira, bere etxeko ateak eskuzabaltasunez zabaldu zizkidanetik. Berak eta bere ingurukoek, sare aparta hori ere. Aste honetako post hau berari dedikatu nahi diot. Bihotzez.

 

 

 

Zubi gupidatsuak

%A %B %e%q, %Y in Zarautz Errukitsua

zubiesekiaAlgortan, duela urte bat, piztu zen argi bat. Kontaktu horretatik sortu zen hemen Zarautzen antzeko ekimen bat martxan ipintzeko grina. Ibai baten ibilbidearen moduan izan daiteke, mendiko iturburua izatetik itsasoan amaitzen den itsasadarra izatera igarotzea. Gure kasuan, mendian jarraitzen dugu, goxo, poliki. Getxo Zurekin, bestela, itsaso alderantz doa sendoago.

Ekimen honen sustatzaileek lehenengo urteko ibilbidearen laburpena egin dute aste honetan Areetan. Aretoa beteta, lagun artean esan dezakegu. Erakusleiho interesgarria begiratzeko guretzat. Aurten behin baino gehiagotan gurutzatuko dugun zubia izango da. Bidea nondik doan ikasita, sarea non dagoen eta norantza joan daitekeen handitzen ikusita. 

Zu(r)ekin.

Info+: Kellehear A., Compassionate communities: end-of-life care is everyone’s responsibility. 2013 Dec;106(12):1071-5.

 

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar