Barkamenaren mendekua
%A %B %e%q, %Y in Literaturan, S(u/a)minetik bakera
Barkamenaren kontzeptuari beste modu batez begiratzeko bidea. Indarkeriara, gizakien arteko gatazketara eta errukira hurbiltzeko saiakera ona. Liburuaren izenburua bera mundiala iruditu zitzaidan. Lau istorio kontatzen ditu: Barbarin ahizpa bikien istorioa, euren arteko lehia, gorrotoa eta gupidaren arteko sokatira. “Mademoiselle Butterfly” da bigarrena, opera famatuak bezala gizon boteretsu eta emakume apal baten arteko maitasun istorio ezinezkoarekin. Hirugarrena, “Barkamenaren mendekua” bera, kartzelan dagoen serial killer eta bere biktima baten amaren arteko harremana islatzen duena. Laugarrena, azkena, armada nazian ibilitako agure eta neskato baten arteko topaketarekin.
Éric-Emmanuel Schmitt idazle frantziar-belgiarrarenak dira halaber Monsieur Ibrahim et les Fleurs du Coran (2001) eta Oscar et la Dame rose (2002). Lehenengoarekin egindako pelikula erabat gomendagarria da, eta bigarrena ere zinemara eraman zuten arrakasta gutxiagorekin. Hala ere, jorratutako gaiak oso interesgarriak dira: minbizia haurtzaroan, isiltasun konspirazioa eta erlijiotasuna. Azken puntu honekin lotuta, erlijioaren alde ilunarekin zehazki, sexu indarkeriaren kasuak agerian gertatzen ari diren aro honetan, gomendagarria iruditu zait “Piztiak” artikulua, Goizalde Landabasorena.
Barka itzazu eragozpenak.
Leave a reply