Desagertutakoak (3)
%A %B %e%q, %Y in Dolua, S(u/a)minetik bakera, Sarean, Zineman
Hodei Egiluzen kasuarekin abiatuta, desagertutakoen hari honi ekin nion blogean. 2017an topatu zuten galdakoztarraren gorpua, eta honek bidea eman zion behintzat familiari dolua itxi ahal izateko. Bestelako kasua da Borja Lazaro gasteiztarrarena, garai berean desagertu zena baina oraindik argitu gabekoa. Haren familiarekin eta Fernando Irigoien baztandarrarenarekin eta Miguel Angel Elorriaga iurretarrarenarekin osatu dute saio mamitsua “Ur Handitan”-en. Gomendagarria zinez.
Indarkeria politikoan murgiltzen bagara, indarrezko desagertuen arloan sartuko ginateke. Lur azpiko mundu erraldoia da, nazioartean historia garaikidean behin eta berriz tratatu izan dena 1970eko hamarkadatik hona. Argentinako guda zikina ziur aski adibiderik ezagunena eta latzena da, hango diktadurak ’70 eta ’80 urteetan eragindakoa, zineman luze eta zabal jorratutakoa (” La noche de los lápices” 1986an, “Ni vivo, ni muerto” 2001ean, “Kamchatka” 2002an, “Historias de aparecidos” 2005ean edo “El secreto de sus ojos” 2009an). Eta herrialde hartan bezala, Txilen, Kolonbian, El Salvadorren, Guatemalan, Mexikon, Espainian, Marokon, Aljerian, Palestinan, Iraken, Bosnian, Errusian, …
Euskal Herrian bueltan, oso aipatzekoa da Aranzadi Elkartean egindako lana memoria historikoaren inguruan, Italia, Polonia, Errumania eta Esloveniako erakundeekin batera. Ezaguna da Saharako desagertuen inguruan egindako lana. Eta tortura geurean xehe aztertzen egindakoa, hain lotuta desagerpenekin.
“Dancing with their fathers, dancing with their sons, dancing with their husbands, they dance alone” (Sting).
Leave a reply