Lubakietatik saltoka

%A %B %e%q, %Y in S(u/a)minetik bakera

tugofwarEderra izan da Maixabel Lasari “El Periódico”-n egin dioten elkarrizketa irakurtzea, “Zubiak” (Jon Sistiaga eta Alfonso Cortés-Cabanillas) dokumentalaren haritik. Doluei dagokienez, “zure borreroarekin topatzea sendagarria da zuretzat eta berarentzat ere” esan du Lasak. Giza kalitate handiagorik nekez aurkitu dezakegu. Zubien bidez lubakietatik saltoka batera eta bestera.

Bestela, “S(u/a)minetik bakera”-n oso present dagoen beste euskal gatazka bat Hondarribiko alardea da. Hildakorik gabekoa, baina indarkeriazko gatazka goitik-behera. Aste honetan jakin dugu aspaldiko notiziarik pozgarriena: 70 gazte hondarribitarrek lubakietatik salto egiteko hautua egin dute eta, alarde tradizionaleko partaideak izan arren, alarde mistoko emakumeen eskubideak aldarrikatu dituzte. Maitasunaren eta osasunaren izenean, gainera. Eskerrak besterik ezin dizkiegu eman. Izugarri pozten naiz Arantxa Urretabizkaia-gatik eta hainbeste sufritu duen jende guztiagatik. (Tradizioaren izenean, gogoratu dezagun).

Suminduta egoteko arrazoiak berresten dizkigute astez aste, baina abesti zahar eta bideo eder hau ekarri nahi izan dut txoko honetara. Hain zuzen ere horregatik.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar