Entzunaz bizikidetza eraiki

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, S(u/a)minetik bakera

forosocial_26891_1Atzo Iruñean Robert Manrique berriro topatzearen zoriona eduki nuen. Foro Sozialak Nafarroako Parlamentuan antolatutako jardunaldian izan da, eta bitxiena izan da hemizikloan bertan egon ginela publikoa, bizikidetzan sinesten duten parlamentari batzuekin batera.

Gogoratuko zarenez, Robert bizirik atera zen ETAk egindako Hipercorreko atentatutik 1987an, Bartzelonan. Monzón herrian ezagutu ginen 2014an bertan AH-ekin egin genuen proiekzioa eta solasaldiari esker. 2018ko otsailean, bera eta Rosa Lluch aritu ziren narratzaile lanetan geure SB obra eszenikorako, katalanezko bertsioan.

Atzo harekin batera Idoia Zabaltza egon zen, argitu gabeko baldintzetan Guardia Zibilak torturatu eta eraildako Mikel Zabaltzaren arreba bat. Mikelen zorigaitzeko istorioa “Adiorik gabe” antzezlan sortan eta Ion Arretxeren liburuan (“Intxaurrondoaren itzala”) jaso zuten. Atzo, modu etsituan baina borroka alde batera guztiz utzi barik, familiaren mina konpartitu zuen bertaratutakoekin, Robert solaskidearekin eta Fernando Rey moderatzailearekin. Saihestezina izan zen Arrasateko Etxabetarren minaz ez gogoratzea eta Altsasuko familia haienaz, eta beste hainbatenaz.

Saihestezina izan zen, halaber, “terrorismo” hitzaren eta horren atzean dagoen sufrimendu guztiaren banalizazioaz hitz egitea. Robertek modu egokian nabarmendu zuen puntu hau, Katalunia bere herrialdean azken hilabete luzeetan sektore batzuetatik egiten ari direnez. Zabaltzatarren minaren aurrean ezikusiarena egiten duten sektore berdinak. Atzo legebiltzarrean egon ez ziren berdinak.

Iñigo Aranberrik aurreko igandean “Biktima” izenburuko artikulua sinatu zuen, eta bertan Ane Muguruzaren hitzak jaso zituen (Josu Muguruzaren arreba):

«Uste dut biktima zera horrek ez nauela ordezkatzen. Gaur egungo biktima terminologia horretan ez naiz identifikatua sentitzen. Gehiago gustatzen zait esatea gatazkaren kaltetu bat naizela, edo ondorioak pairatu dituen pertsona bat. Egun ezagutzen dugun biktima izaera horretan Estatu terrorismoaren kaltetu asko ez dira identifikatuta sentitzen. Eta ni barne. Ez dakit eman zaien erabilpenagatik, batzuk nola goraipatu dituzten eta besteok nola gutxietsi gaituzten…».

Info+: “Víctimas de violencia coinciden en el no al odio y en la búsqueda de justicia y reconocimiento”

1 response to Entzunaz bizikidetza eraiki

  1. Kaixo, interesgarria, inoiz ez da berandu elkarbizitza bultzatzeko eta erreparazioa defendatzea. Etorkizunari begira ; hitz egin,entzun eta parte hartu. Hurbildu ziren bi hitzlariak mina eta sufrimenduaren beldurrarekin lotuta duten personal dirá eta justizian egian eta erreparazioa dago. Iaz, otsailean zure lana SB eszeneratu dela komentatu duzu.Zer están nahi du SB? Eta ” Aulki hutsekin” erlazioa dauka?. Hau alde batería utziz, atzo Euskal telebistan entzun buen heriotzari buruzko tabua gure gizartean badagoela. Hurrengo hausnarketarako iradokizun bat onartzen didazu?hau da ; neurozientziak heriotza klinikoaren eta benetako heriotzaren artejo espazioa ikerketak egin du, zure esperientziatik ; Zer iruditzen zaizu hau? Noiz deskonektatzen da errealitatea? Bihotza gelditu aurretik edo ondoren. Mila esker. Pentsatu poliki baina azkar jokatu.

Leave a Reply to ANA Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar