Lehoinabarraren aztarnak

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Mendian Hil Hirian Hil, Zineman

IMG_20191210_194758Doluak pluralean datozen prozesuak dira. Galera bakar batek inguruan eragiten duena ez da emaitza bakarra eta berdina. Inguruan zenbat pertsona egon, hainbat dolu eragin. Bakoitzak bere moduan kudeatzen du emozionalki eta arrazionalki.

Andoni Ormazabalek berba egitearen aukera hartu zuen Xabier anaia hil zenean Himalaietan, Nepal eta Tibeten arteko mugetan, Cho Oyu mendian. 2004. urteko urria zen. Eta hurrengo urtean dokumental batez erditu zen (bai, gizonok ere haurdun gelditu gaitezke): “Lehoinabarraren aztarna”. Aspaldi-aspalditik ikus-entzun nahi nuen, eta atzo Bilbon azkenean iritsi zen unea, Mendi Film Festival-aren barruan. Bejondeigula aretoa bete genuenoi.  

Batzuentzat ez zen lehenengo aldia, noski, Andonirentzat adibidez. Baina zirrara hor zegoen, nabarmen, Jabi Baraiazarra-k ere isladatu zuen aurkezpenean. Gainera, etxeko bi eduki zituen publikoaren artean Andonik. Anaiak parte hartu zuen dokumentalean bere garaian, baina ez ziren animatu ez bera ezta arreba ere solasaldian ateratzen. Euren amak oraindik ez du ikusi ikus-entzunezkoa. Bakoitzak bere moduan eramaten du, bistan da. Batzuetan urteak eta urteak behar dira. 

Argi dagoena da elurretako lehoinabarraren aztarna ez dela bakarra izan, singularrean, baizik eta pluralean. Xabi ezagutu zutenentzat pluralean, baita ezagutu ez genuenontzat ere.

 

PD.- Betigazte? Gazte hil direnak betirako gazte gelditu dira eta horrela gogoratuko ditugu, Jabik atzo esan zuen moduan.

2 responses to Lehoinabarraren aztarnak

  1. Zoritxarrez, mendian lagun edo senitartekoen galera jasan duten pertsona guztiei, kontsolamendua geratuko zaie, haiek leku ederrean hil zirelako eta gehien maite zutena egiten zutelako. Gaurkoa gustatu zait, oso emozionala eta hezgarria, umorezko pintzelada batekin eta garrantzitsuena azkenik aspaldidanik egin nahi duzuna lortu daitekeela. EA BA !!!! blog honek hain animatuta eta bizi-bizirik jarrai dezan..!!!!!….

  2. Hori da asmoa, Ana. Astero zerbait konpartitzea.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar