Doluaren trilogia

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Mendian Hil Hirian Hil, Zineman

Otsagabia19Urte berria martxan dago, eta horrekin batera proiektu berriak. Eta ilusioa. “Aulki Hutsak” eta “S(u/a)minetik Bakera” lanen osagaia izango den hirugarren dokumentala buruan, doluaren trilogia osatuko duena. “Mendian hil, hirian hil” elkarrizketa hura, Jorge Nagorerekin batera Gasteizen 2018an edukitakoa da abiapuntua. Santiago de Compostelatik bueltan piztu zitzaidan bulkada 2019aren amaieran (merci pour la magie, Marisa). Eta hilabete hauetan joan naiz elikatzen egitasmoa pentsatutako parte hartzaileekin. Dozena bat pertsona, hilabete honetan ondo finkatzen saiatuko naiz. Izen ezagunak, hainbeste ez direnekin batera.

Aurtengo Mendi Film Festival ere guztiz argigarria izan da, horixe baita gure helburu nagusia. Arteman Komunikazioa izango da aurreko bi dokumentaletan bezala ekoiztetxea. Gipuzkoa eta Nafarroa izango dira kokaleku nagusiak. Nepalgo bazterrak ere ez dira urruti egongo. Annapurna, Cho Oyu, Pumori, K2… Badaukat bereziki nori dedikatu, gainera. Eta gauza gutxi gehiago kontatu dezaket.

Pista asko laga dizuet dagoeneko…

1 response to Doluaren trilogia

  1. Proiektu Berri batekin esku artian? Ze sorpresa pozgarria,baina ikusmira asko ematen du. Zenbat Denbora itxaron beharko dugu errealitate bihurtzeko? Pentsatzen dut proiektu bat sortzea maratoi bat egitea bezala dela, prestaketa,ahalegina eta LAN asko behar dira, eta Denbora ez da garrantzitsuena, benetan garrantzitsua helburua lortzea da. Horregatik merezi du. Beti Aurrera!! (*_*) :-) 😕

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar