Ama

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Literaturan, Oroimenean

AmaAutobiografikoak diren liburuak gustatzen zaizkit, benetako istorioak eta benetako sentimenduak. Jose Ignacio Carnerok liburu honetan kontatzen diguna immigrazio istorio bat da, lehenik eta behin, Galiziatik Euskal Herrira egindakoa, Bizkaira, Ezkerraldera, Portugaletera (Errepelegara?). Klase kontzientzia, PSOE, Labe Garaiak, Athletic, punka, zaldi urdina, ETA,…

Baina osagai hauen guztien gainetik, dolu istorio bat. Semeak amarengatik sentitutakoa, heriotza baino lehen hasitakoa, hauskortasun lehenengo zantzuetatik. Ez egindako gauzengatik damua, bai eta egindako batzuengatik ere. Erru sentimenduak, baina horren gainetik maitasuna, zalantzarik gabekoa. Esker ona. Eta barkatua izateko beharra. Doluaren zereginak. Amaren ahotsa eta pasadizo biografiko ezezagunak. Amaren Jaungoikoa.

Laster 5 urte izango dira geure ama hil zela, eta antzeko bizipenak konpartitzen ditut liburuaren egilearekin (Athletic albo batera lagata). Kokapen geografikoa ere oso familiarra dut. Laguntzen duten liburu horietakoa da hau. Eta maitatzeko apologia egiten duena. Blog honetarako oso aproposa, gomendio moduan, Gabonak igaro berritan.

Bihotzez: Arantza, Alberto, Loli, Eli…

1 response to Ama

  1. Seguraski blog honetarako liburu gomendagarriak pila bat dituzula, baina badago bat konpartitu nahi nuena ” Morir : una vida” ( autobiografikoa). Bere heriotzari aurre egin behar dionean Bere egilearen ” Cory Taylor ” bizipenak eta gogoetak(ironía puntuekin) biltzen dituen istoria da. Oso interesgarria. Errez kontauta. Harrapatuta geratzen zara.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar