Beste dolu kolektibo hauek

%A %B %e%q, %Y in Antropologia apunteak, Dolua, Oroimenean

BilboElurtutaHiriak bereganatzen ari dira populazioa azken hamarkadotan, exodoa etengabekoa da landa guneetatik, herrietatik. Bereziki nabarmena da Iruñerrian, Gasteizen, Bilboaldean eta Lapurdiko kostaldean. Ondorioak gero eta ikusgarriagoak dira, adibidez, Nafar Pirinioan, aurreko astegoienean egunkariak luze eta zabal ekarri zuen moduan. Horren haritik, hari interesgarria @xabiertze-k idatzi du Twitterren, Otsagabian gertatzen direnei buruz.

Despopulazioaren gaiaz irakurtzen dudanean, eta duela ez hainbeste “La España vacía. Viaje por un país que nunca fue” (Sergio del Molino) hartu nuen liburutegitik, Julio Llamazares eta bere “Euri horia” gogoangarria etortzen zait burura. Kontsultan islatzen diren dolu kolektiboak dira, beste garai bateko belaunaldiak, gero eta hutsagoak dauden herri haiek, hondatzen doazen baserriak eta kultura osoak.

Zer nahi duzue esatea, faltan botatzen ditut haurtzaro eta gaztaroko elementu kolektiboak, ez bakarrik oroitzapen pertsonalak. Klima aldaketarekin, orduan ezagutu genuenaren hutsunea nabaritzen dut. Euriak eta elurrak, urtaro markatuagoak. Horren nostalgia daukat.

“En algún tiempo, hubo un dios por cada hombre sobre la tierra”. Julio Llamazares (‘Memoria de la nieve’).

Felipe A.-ri dedikaturik. Doluminez.

2 responses to Beste dolu kolektibo hauek

  1. Ados nago zurekin . Iraganeko edozein ” KLIMA” hobea izan zela!!. Orain gutxi, nik ere irakurri dut “Euri Horia”, primeran deskribatutako drama ( honekin bai NOSTALGIA sartzen dala). Plazer bat izan da honelako istorioa eskuetan eukitzia. OROITZAPEN bat, beren IDENTITATEA, LURRA, ATERPEA eta hainbeste JAKINDURIA eman dien INGURU BASATI hori uzteari uko egiten dioten AZKEN BIZTANLE guztientzat. Ez dakit nola geldiaraziko diren despopulazioa eta ” Herri fantasmak” ,agian, lehenago konpondu beharko dira Landa guneek pairatzen dituzten gabeziak eta desberdintasunak.

  2. Eskerrik asko Ana zeure testuengatik, apreziatzen ditut zeure aportazioak.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar