Azpeitia-Andoain-Gasteiz-Gernika

%A %B %e%q, %Y in S(u/a)minetik bakera

SB GernikaAzken aste hauetako mugimenduen artean, Azpeitia 1936-2017 lana azpimarratzekoa da. Giza eskubideen urraketa guztiak biltzeko lau liburu argitaratu dituzte Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak. Ez da erraza norberaren lubakitik ateratzea eta besteen istorioak eta bizipenak entzutea. Badaude puztutako memoriak, baimendutakoak eta mediatikoak. Eta isildutako, debekatutako eta ahaztutako oroitzapenak.

Martin Ugalde Foroan, Naiara Zamarreño, Eneko Etxeberria, Maria Jauregi eta Nagore Otegik enpatia ariketak proposatu dizkigute, teoriatik baino praktikatik. Ariketa minoritarioak izan arren, zaratak zoritxarrez agindu arren, ugaltzen ari dira mota honetako proposamenak. Siglen gainetik, hizkuntza berean. Posiblea bada.

Hogeigarren urteurrenean, Fernando Buesa eta Jorge Díez oroitzeko ariketa proposatu digute Gasteiztik, testigantzak bilduz. Beste aukera on bat gure “bertangoxo”-tik ateratzeko. Ausardia baino bihotza apur bat behar da zuhaitza bizirik mantentzeko. “Sustraietan elikadura, kimuetan itxaropen”. Mitin politikorik ez, erruki garaiak dira.

Eta laster “S(u/a)minetik bakera” eramango dugu 8.000ko batera. Dolu kolektiboak eta hiri martiriak aipatzen ditugunean, Bagdad, Damasko, Sarajevo eta  Hiroshima oroimen kolektiboan daude. Eta Gernika. Horregatik hain garrantzitsua da guretzat hain leku sinbolikoan egon ahal izatea, urteak lanean daramatzan Gernika Gogoratuz elkartearen eskutik eta Maria Jauregik eta Jon Maiak lagunduta. Datorren otsailaren 25ean. Gonbidatuta zaudete.

1 response to Azpeitia-Andoain-Gasteiz-Gernika

  1. Emozio-karga erantsia duten errealitate kolektiboak dira. “Memoria” zabaltzea funtsezkoa da justizia lortzeko. “SB” GERNIKAN!!!Aukera oso polita izan daiteke, dena antza duen garai hauetan zerbait ezberdina ikus-entzuteko. Orain ere ez duzu pista gehiegirik eman ( jakinmina mantentzeko), baina ziur nago, “SB” berria , oso itxura ona izango duela, 8000 batekin lotutako lana denean, dana da IKUSGARRIA!!!!….

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar