Paliatibista izan pandemiaren garaian

%A %B %e%q, %Y in Bizi gara!, Humanizazioa, Osatzaile zauritua, Osatzetik Arintzera, Zaintzaileak

Sheep-and-Goats-Together-FIMartxoaren amaiera honetan, zeinek esango zigun hilabetea hasi genuenean egoera honetan egongo ginela? Gure bizitzak (eta heriotzak) gogor astindu ditu pandemia honek. Geure Wuhan bihurtu da Gasteiz hiria, eta egunez egun goaz moldatzen egoera berrietara ospitale, osasun zentro eta zahar egoitzetan.

Egun hauetan artikulu interesgarri bat irakurri dut zainketa aringarrien rolari buruzkoa krisialdi global honetan: “Start thinking about palliative care in time of a pandemic”Ez dira gutxi osasungile artean, koronabirusaren aurreko munduan, arlo paliatibista ondo ulertu ez eta bigarren mailako esparrutzat jotzen dutenak. Une latz hauetan zer esanik ez. Hala ere, artikuluaren egileak (Cristoph Ostgathe, EAPCren presidentea) aldarrikatzen du geure lana gako moduan, giza eskubide bezala, alferrikako luxua baino.

Izan ere, aste hauetan konturatzen naiz nire inguruan, gure ospitalean, zein kaltegarria den hausnarketa garrantzitsuak  ez edukitzea landuta, hauskortasuna eta heriotzaren errealitatea barneratuta, geure propioetatik hasita. Zenbat frustrazio, zenbat beldur (paniko). Eta gu ez gara libratzen, noski, baina uste dut gure ikuspuntuak ematen digula perspektiba onuragarri bat.

Aste hauetan, hildako gaixoen txosten klinikoak arretaz egitea eta familiei bidaltzea dolumin gutun batekin batera garrantzia handiagoko lanak dira. Isolamenduan komunikazio eta informazio kanal hori mantentzea oso positibotzat jotzen dut. Telefono bidezko harremanak areagotzea bezala. Modu puntualean kontsulta presentzialak ere egitea.

Ikusten ari gara zein zaila izaten ari den gaixoen ondoan egon ahal izatea ospitaleetan (egoitzetan eta etxeetan) senideentzat. Zaintzailea zaintzea ez ezik, gaixoa zaintzea ere zelan zaildu den. Hileta erritoak zenbat dauden baldintzatuta. Doluak lantzea zein konplikatu bilakatu den. Psikologoak egiten ari dira ahal dutena, SECPALetik dokumentu hau helarazi digute.

Arintzetik osatzera pasatu gara, edo osatzen saiatzera. Paliatibista jarduerak baino internista eta neumologo zereginak egiten gabiltza. Hori ere gertatzen ari da. Baina, lehen esan bezala, orain konturatzen gara zein positiboa den kontzeptu potoloak aurretik landuta edukitzea: Erresilientzia. Errukia. Komunitatea. Eskuzabaltasuna. Elkartasuna.

Info+: “Coronavirus and the palliative care response” #pallicovid

2 responses to Paliatibista izan pandemiaren garaian

  1. Egoera arraro honekin, konturatu naiz zein hauskorrak eta zaurigarriak garen, eta ere zein garrantzitsuak garen guztiok. Une hauetan gustatuko litzaidake formula magikoa eukitzia frustrazio eta paniko horrekin amaitzeko. Agian lasaitasunea ez galtzea da, eta erronka bat gehiago bezala aurre egitea (badakit kanpotik askoz errazago ikusten dela dena). Norbaitek uste du sufritzen duen gaixoarekiko elkartasuna luxu alferria dela, beste planeta batean biziko da. Baina zainketa aringarriak humanizazioaren eta benetako errukiaren adierazle dira. “Galtzen den borroka bakarra, bertan behera uzten dena da”. Animo!! Zaindu!!

  2. Egun hauetan beldurraren pandemia jaso dugu, datorren hilean pandemia sozioekonomikoa biurtuko dena. Heriotza eta gaixotasunaren aurrean gure gizarteak ikusezintasun edo guda deiladi kontrakorrak hartzen ditu komunikabidetan etangabe. Krisi honetan gabezi eta katzak ageri izan dira, Iñakik kontatzen duen moduan bere idatzian. Denbora bat pasata, udazkeneako OEEko biltzarrean auzolanean elkar ikusi eta ikasi beharko dugu gaia hauetan gertatzen ari denaz- Patxadaz eta beldur barik.

Leave a Reply to Angel Bidaurrazaga vandierdonck Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar