Borondatezko bakardadeaz

%A %B %e%q, %Y in Antropologia apunteak, Bizi gara!, Zarautz Errukitsua

100egunbakardadeanBakardadea geure garaiko arazo nagusien artean dago. Komunitate errukitsuetan, edozein udalerritan egia esan, erronka handienetarikoa da. Batik bat bakarrik bizi diren adineko pertsonak. Bakarrik eta gaixotasun kronikoekin, hauskorrak. Aste berezi hauetan jende asko honetaz konturatu da.

Badago, bestela, bilatutako bakardadea. Txikitan txundituta gelditu nintzen lehen aldiz jakin nuenean bazeudela monja eta monje batzuk isiltasunean bizi zirenak (direnak). Burgos aldeko cartujoak, adibidez. Komunitatean gauza batzuk egiten zituztenak, eta bestela bakarrik eta isilik egoten zirenak. Misterio handia zen niretzat, ezagutzeko erakargarria alde batetik. Farozainen bakardadea bezala, edo antzera. Erromantikoa bezain gogorra.

Ez dira gutxi, bestela, bakarrik egotearen onurak: Bakea eta sosegua errazago topatzea. Sormena errazago piztea. Enpatia, errukia eta erresilientzia lantzea. Zoriontsuago sentitzea. Beti ere bilatutako egoerak baldin badira, borondatezkoak (“Alloneness” > “Loneliness”*).

Konfinamendu honetan, aurkikuntza ederra egin dut Netflixen. Argazkilari asturiar batek bere buruarekin egindako esperimentua: 100 egun mendi aldean bakarrik igarotzea. Gauza gutxirekin bizi, une kritikoak ondo kudeatu, naturarekin bete-betean konektatu, animalia basatiak grabatu, musika ipini eta dokumental ederra egin. Eta dena paradisu zoragarri batean, Redesko natura parkean.

Antza denez, José Díaz argazkilari honek berea egin zuen XIX. mendeko erdialdean Henry David Thoreauk edukitako bizipenek inspiratuta, “Waldenliburuan jasotakoa: 2 urte, 2 hilabete eta 2 egun bakarrik basoan, New England aldean.

Posiblea da.

 

1 response to Borondatezko bakardadeaz

  1. Errealitate eta bakardade behartu asko azaleratzen ari dira, icebergaren punta besterik ez direla, eta komunitate adimendunak eta errukitsuak proban jarriko dituztenak. José Diazen esperientzia,agian, laburrena da, baina politena eta ikusgarriena, iruditzen zait, trailerra ikustean bakarrik ez da argudio gehiagorik behar. Nahiz eta beti txundituta utzi nauten bakarkako nabigatzaileak; ozeanoena eta espazioarena;(orain astronautak zineman bakarrik ateratzen dira); beldurragatik eta muturreko baldintzengatik, baina eguzki-errunaldiez gozatuz, dena ahaztuko zaie. POSIBLE dela, ziur, pertsona horiek guztiak gai izan direla beren mugapenetatik haratago joateko eta ezinezkoa zirudiena lortzeko.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar