Kantu bat bizipozaren alde

%A %B %e%q, %Y in Bizi gara!, Osatzetik Arintzera

bizipozarenaldeDatuak eta kurbak argiak dira, Osakidetzan, Osasunbidean eta Europako beste leku batzuetan ere. Joera orokorra ona da, beherantz dator. Konfinamendua apurka altxatzen goaz, ate eta leiho batzuk irekitzen. Haizea sumatzen hasiak gara. Eta (oso) atsegina da. Gutxirekin konformatu, bai, baina horrela beti. Pandemia baino lehen eta honen ostean ere, iritsiko denean. Kontu txikiekin disfrutatu. Eta kantuekin.

Lehengo egunean Goienan galdetu zidaten ea orain arte bizi duguna izan den inoiz profesionalki pairatutako okerrena: Bizipen berria izaten ari da, inoiz ez edukitakoa, gutariko gehien-gehienok eta hemen behintzat ez. Ziurgabetasuneko asteak, sasoi txarrak, eta txarragoak inork lehenagotik ziurtasunak baldin bazituen. Maila pertsonalean, momentu puntual dexente okerragoak pairatu behar izan ditut 1996an hasi nintzenetik mediku moduan lanean, erresidente garai hartatik 24 urte hauetan. Momentu gutxi, zorionez, baina ondo gogoratzeko modukoak.

Arrasaten, bestela, Gipuzkoa barruan kasu gehien egon diren lekuen artean egon gara, ez okerrenak baina “top five“-n bai. Kontuan hartuta lau probintzien artean Gipuzkoa kasu gutxien eduki duena izan dela orain arte. Ez gara itota ibili, urtero urtarril-otsailean normalean ibiltzen garen moduan. Batzuentzat asunto berriak izan dira gaixoak hiltzen direla konturatzea, bakarrik ez hiltzearen garrantziaz jabetzea, dolua izeneko prozesu bat existitzen dela… Normala da harridura, honen guztiaren bizkarrez bizi izan bagara orain arte. Eta, noski, “begirada paliatiboak” asko lagundu du. Orain arte egindako ibilbideak, zentzu honetan, ni behintzat sendo sostengatu nau.

Pozean euforiaraino ez iristea, ezta tristuran depresioraino ere. Gorak eta beherak kudeatzea lan konplikatua da, hori ere bai.

Pozik egoteko motiboak ditut.

“Defender la alegría como un destino

Defenderla del fuego y de los bomberos

De las endemias y las academias

De las vacaciones y del agobio

De la obligación de estar alegres”

Mario Benedetti.

 

1 response to Kantu bat bizipozaren alde

  1. Ez daudenak, gogoratzeko eta bizirik gaudela ospatzeko uneak dira. Argazkia eta testua hunkitu egiten zaituzte. Normaltasunaren ” berreraikuntzara” itzuliko gara, Goieneko albisteetan, COVID19 biktimak ZERO direla agertzea, izango da seinalerik onena. Esperientsia alaitasunaren eta kezkaren arteko nahasketa izango da, oraindik, funtsezkoena,gauza txikiak baloratuz, zuk ezanda bezala, eta erortzen eta altxatzen jakitea. Pandemiak gauza asko aldatu ditu, baina krudelena, gizaki bizitzak dira, Maite dugun pertsona bat agurtu gabe uztea, horrek arrastoa uzten du familiengan betiko; ikusten eta partekatzen den mina. Une honetan ikasi behar da zuengandik,Iñaki, eta doluaz eta heriotzaz gehiago hitz egitea. Koronabirusa ez dakit pasatuko den,galdera asko ditut, erantsunik gabe, baina hitz batzuk geratuko dira: Konfinamendua,kurba, hipokondria, telelana, eskuak garbitzea, pandemia, #NiEtxean….. Garrantzitsuena,. Bizitzak AURRERA jarraitzen du..!!!!!!

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar