Bosniako zubiak

%A %B %e%q, %Y in Bizi gara!, Oroimenean, S(u/a)minetik bakera

Vieux_Pont_de_Mostar_(4)Gerra zehatz batez kontzientzia baldin badaukat bereziki, hori Bosniakoa da. 1992 eta 1995 urte haietan Medikuntzako ikasketak amaitzen ari nintzen Madrilen, eta garai hartan ere beste gatazka beliko handi bat gertatu zen munduan, are oihartzun handiagokoa: Ondo gogoratuko duzue Golkoko Gerra, George Bush aita eta Saddam Hussein aurrez aurre. Hain zuzen ere, gure fakultatean ikasleen erdia kontzientzia eragozle edo objetore bilakatu ginen, haietako asko gerra horrek eraginda.

Bosniako gudara itzulita, 20-24 urte nituen nik, odola bor-bor, eta argi eta garbi lerrokatu nintzen bi bando horietako baten alde. Gainera, urte haietan juxtu Meho Kodro izeneko futbolari bat Errealean ibili zen, 1991tik 1995era, arrakasta handiz. Tipo maitatua, zalantzarik gabe, eta bere bitartez iritsi zitzaigun alde bateko lekukotza. Bizitza oso bitxia da, Kodrok Erreala utzi eta hurrengo urtean beste futbolari bat iritsi zelako, horrek ere arrakasta eta geure maitasuna poltsikoratu zituelako. Beste bandokoa, bestela, hain zuzen ere: Darko Kovacevic.

Urte gutxi batzuk geroago, pelikula xume baina mamitsua ikus-entzun nuen: “No Man’s Land” (2001), bakearen aldeko mezuarekin eta gerraren absurdokeriak erakusten dituena. Gaurko egunkarian, azkenik, “Bosnia zatitu bat” izenburuko artikulua irakurri dut. Gerraren osteko 25 urteko tartea ez hain baketsua plazaratzen dute, baina hortik aterata, pasarte baikor hau:

«Nire familiak Banja Lukara itzultzea erabaki zuen. Duela urte asko, meskita ireki zutenean, tentsio handia izan zen, eta Poliziak babestu egin behar izan gintuen. Baina orain bizimodu normala egiten dugu. Eskoletako nire lagunetako asko serbiarrak dira», azaldu du Tarekek, bizar luzeko bosniak batek, salafista bainoago hipsterra dirudienak.

Bitxia da bizitza, eta bitxia da konfinamendua. Etxetik apenas ez gara irteten, eta aldi berean sekulako bidaiak egitea ahalbidetu dit munduan zehar.

Bidaiatu zeu ere bai. Argazkian, Mostarreko zubi zaharra agertzen da, Kodroren hiriko ikur nagusia. Eta hemen behean “Sevdah” musikaren bideo bat.

Dobro putovanja!

 

1 response to Bosniako zubiak

  1. Ideia ona, pistak jarraituz, Mostrarlo zubi zaharra zeharkatuz hasten dut nere bidaia,eta Sevdalinkaren abestiek laguntzen naute; memoria daramatela eta oso sentimentalak; Hiritar bat, ERREALAREN! Oso jarraitzailea, istorioa bitxi bat kontatzen dit: Kroaziarrek, zubia suntsitu zuten, eta erori zenean Neretva ibaiko urak gorritu ziren, hiriak odola negarrez balu bezala, nahiz eta urte batzuk geroago, egiaztatu zen eraikuntzarako erabili zen morteroa zela eta osagai gorrixka bat zuela urak tindatzen nituena. Oraindik gogoratzen da bere harri zaharretan inskripzio bat: ” DOM’E Forget 93″. Sarajevo 2 ordura nago, baina Dubrovnik aldera noa, Erdi Aroko hiri harresitua, ikusgarria eta HBOren serie ezagun baten kokapena, George RR Martinen liburuetan oinarritua;Horregatik jarraitzen dut bere ibilbidearekin, Malta, Maroko, Sevilla, Nagarroko Bardenak, Gaztelugatxe, Barrios eta Itzurun hondartzak,Irlanda,Eskozia, eta Islandian ( herrialde oso politxa) amaitu dut. 10.000 km baino gehiagoko bidaia, oso luze, baina okerrena, konfinamenduaren ondoren, bidaiatzeko gogorik gabe!!!. “Sarajevo, U Tebi je sinje more prica”(Damir Imamovic”).

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar