Erresilientzia

%A %B %e%q, %Y in Bizi gara!, Osatzaile zauritua, Osatzetik Arintzera, Zaintzaileak

EnduranceHitz berri bat ekarri du etxe askotara pandemiak, hitz zaharra bada ere. Erresilientzia: Egoera zail edo prozesu desatsegin bati aurre egiteko gaitasuna, amore eman gabe. Sufritzeko gaitasuna, zoritxarra jasatekoa, minaren tolerantzia, sendotasuna, erresistentzia, tolerantzia edo iraunkortasuna, beste modu batzuetan esanda. Endurance, ingelesez, resilience.

Hori ere bada, hain zuzen ere, Antartika kontinente izoztua alderik alde zeharkatu behar zuen itsasontziaren izena: “Endurance”. Trans-Antartika Espedizio Inperiala horrek ez zuen helburua lortu, baina beste zerbait agian handiagoa erdietsi zuten. Ia 2 urteko bidaia luzean, espedizioko 28 gizonak bizirik ateratzea izotzetatik, miraria ematen zuena. 1914ko abenduaren 5ean hasitakoa, 1916ko abuztuaren 30ean onik amaitzea. Besteak beste, txalupa txiki batean kapitainak eta talde txiki batek 1.300 kilometro egin ostean, laguntzaren bila joateko. Besteak beste, Hegoaldeko Georgiako mendilerroak zeharkatzea oinez, ia material barik. Eta azkenean, inor hil gabe, guztiak erreskatatuak izatea.

Tamainako abentura hura aurrera ateratzeko, lehenik eta behin, lidergotza sendoa behar da, eta Ernest Shackleton espedizio-buruak horixe erakutsi zuen. Bere buruan konfiantza. eta aukeretan sinestea. Nagusi ona izatea, konfiantza hori transmititzen diona taldeari. Irteerarik ikusten ez denean, baikortasun hori zabaltzen duen pertsona bat buruan edukitzea. Matxinadarik ez egotea eragozten dakiena.

Shackletonen hitzetan, horrelako momentu latzetan “gizakiaren arima biluzia” topatzen duzu. Interesgarria da hura irakurtzen jakitea…

 

 

2 responses to Erresilientzia

  1. Sekulako balentria egin zuten Shackleton eta bere kideek; líder karismatikoa zen, eta merezi zuen munduaren amaierara berarekin ontziratzea, ziur zeuden! Inoiz sentitu gabeko uneak igaro ziren, denek batera lan egin zuten,morala oso altu eta azkenean bizirik irautea lortu zuten. Haien esperientziaren ondorioa da “gizonaren arima biluzira iritsi zirela,. Odisearen amaierak utzitako lagunenganako nostalgia eta hustasun sentimendu hori zen. Ordutik aurrera ez zuten abenturarik gabe bizi nahi izan, indar ikusezin batek bultzatzen zituen itzultzera. Shackleton beste ikasgai bat ere utzi zuen:” Ametsen, irrika pertsonalen eta heriotzaren gainetik aukeratu nuen bizitza; niretzat eta nire lagunentzat”.

  2. Apustu ona geure existentzia arruntagoetarako ere: Bizitza aukeratzea.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar