Hitzordua tontorrarekin …Pagasarrin

%A %B %e%q, %Y in Mendian Hil Hirian Hil

pagasarrilainoaLaino, ipar haize eta euriarekin, hain zuzen ere behar genuena. Ura eguzkia bezain garrantzitsua da, landareentzat, animalientzat eta pertsonontzat, noski. Eta atzoko grabaketa ikusgarria izan zen horren aldetik. Ez dakit ez ote dugun ekarri kartelerako argazkia eta guzti.

Atzoko protagonista, Juanjo San Sebastian, Fika kaleko 4. portalean jaio zen, etxean. Pello eta Aiora, geure seme-alabak, Fika kaleko 12. atarian jaio ziren, ospitaletik igarota. Etxean jaio, ospitalean jaio, bi garai desberdinak. Ni neu Bilbon jaio ez nintzen arren, neure hirira itzuli nintzen atzo, ahal dudan bakoitzean egiten dudan moduan. Sarritan Pagasarrin egondakoa, atzokoa igoera berezi-berezia izan zen, Juanjorekin egindakoa.

Atxo Apellanizen heriotzarekin edukitako bizipenetatik abiatu ginen, K2ra bidaiatu ginen, hitzordua tontorrarekin geneukan. Karakorum eta Bilboaldea, tamainak axola du. Eta axola du bibak batean bizi dezakezun bakeak, mendian zeru azpian lo egiterakoan, hau izan da atzoko solasaldian gelditu zaidan mezu nagusietako bat. Axtxikin probatu dut nik bibakeatzea, Urkiola aldean, eta zoragarria da. Zer izan behar da 4.000 metrotan? 5.000tan? Axola du altuerak.

Axola du baita ere etxera itzultzeak, tontorrera igotzea bidearen erdia da. Felipek eta Juanjok argi laga digute. Eta egokitzea norberaren mugak erronketara, izan adinarengatik edo beste baldintza batzuengatik. Mendian eta hirian, herrian, kalean… Atzokoa Bilbao la Vieja-ko kaleetan amaitu genuen, San Antoneko zubiaren inguruan. Botxon euripean egon ez denak ez du Bilbo ezagutzen.

Hurrengo hitzordua, Pagoetako tontorrean.

 

 

2 responses to Hitzordua tontorrarekin …Pagasarrin

  1. Pagasarrira (K2a) igo ez dena, ez da Bilbokoa,ez? =D). Mendia, oso bide ona da, baloreak ikasteko, zuhurtasuna, adiskidetasuna…eta batez ere, SOLIDARITATEA.Eta nor ez litzateke animatuko izarren azpian lo egitera! ikuspegi ezabaezin eta magikoez gozatzeko eta askatasuna arnasteko!( baina, metro gutxi batzuetako altuerarekin nahikoa da, besteak beste, 3000 metrotik gora, ziur ez dutela zeruan pentsatzen, etxera itzuli besterik ez dute nahi; eta dena ondo dagoenean, esateko Eeegunon mundo!!! Bizipozaz mozkortzen…………Esperantzari kolorea ipiniz!!!! Muxote potolo bat!! Oso politxa!! SUPER POSITIBOA!

  2. Mendian haizea dago. Eta askatasuna. Bi elikagai arimarako, ezinbestekoak garai ziurgabe hauetan.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar