Itsasoari begira

%A %B %e%q, %Y in Mendian Hil Hirian Hil

santarbaSeigarren egunean, Pagoetan aterperik ez, eta ezin izan dugu azkenean bertan grabatu. Muino txiki batekin ordezkatu dugu, Santa Barbarakoa. Eta Telmo Esnalek aukeratu zuen Torreoiarekin, gogoratuko zarete ba “Dantza” pelikularen ezkontza sekuentziarekin… Hor aterpe dotorea topatu genuen.

Aurreko astean bezala euria eta lainoak lagun, Felix Zubiak itxaropenak bete zizkigun. Apostu segurua zen, eta jorratu genituen gaien artean Xabier Leteren heriotza, intentsiboen unitateen humanizazioa eta geure inguruko mendiak egon ziren. Felixek badaki zer den modu intentsiboan bizi, eta horixe da dokumental honen mezu nagusietakoa. Opari gisa, bertso ederra bota zigun, jasota gelditu dena. 

Atzoko grabaketarako hilerri batean gelditzea erabat koherentea zen, hor agertu zitzaigun Iñigo Suberbiola, aspaldiko saltsakide, lankide eta musikaria. Etxean hil, baserrian edo kalean. Horri buruz, eskuineko hemisferioaz eta mendebaldeko munduaz solasean ibili ginen. Abesten ere ipini genuen, Santarbako zelai batean, itsasora begira. Bizitzari zuku-zuku ateratzea, hor erronka, irrikaz eta errukiz.

Sortu zen giroa oso atsegina izan zen lauron artean, eta jario naturala. Hainbeste, non Susana Llavina euskarara igarotzen zen ohartu barik haren katalan gozotik. Bartzelonako hizkera eta Vicekoa nahikoa desberdinak dira, eta hala da leku batean bizitzea (eta hiltzea) ala bestean. Ospitalean ala etxean. Mendian ikasten den guztiaz ere jardun genuen, jakina, Torreoia ordubetez geure etxea bihurtuta.

Bilbotik Zarautzera. Etxetik etxera. Hilabete honetan 5 urte beteko dira hona etorri ginela bizitzera.

“Azken arnasa ematen dugu eguzkitik eguzkira. Azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira”

 

1 response to Itsasoari begira

  1. Bizitza exprimitu.. beldurrik gabe eta minutuz minutu disfrutatu, azkena balitz bezala.”DANTZA” filmak keinu bat egiten dio ekialdeko munduari, existentziari buruzko ikuspuntu berezia duen,kultura da, eta Japonian, zehazki, heriotzaren aurreko azken pentsamendua idazteko ohitura dute, baina beti naturari erreferentzia eginez; HAIKU, izenekoa. Irudimena garatzeko, arima entzuteko eta bakean eta errukitsu sentitzeko modu bikaina.
    Egunetik,Egunera orduen gurpillean (Xabier Lete).
    Baztan’go lurra (5)
    Zugan aurkitu nuen (7)
    betetasuna(5)……

    Elurrak xuritzen zituen…
    mendien babesean….
    gure
    lurraren
    babesean……..

    Agian, ez dira hain mundu desberdinak.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar