Hiltzeko beldur barik

%A %B %e%q, %Y in S(u/a)minetik bakera

SensePordeMorirHiltzaileen buruan eta biografian arakatzea lanak eskatzen dituen ariketa da. “Paradise Now” (Hany Abu-Assad, 2005) akaso izango da ikus-entzun dudan pelikularik inpaktanteena zentzu honetan. Zelan prestatzen diren mutil gazte palestinar bi atentatu suizida bat egiteko. Zeintzuk diren zergatiak, indarkeria praktikatzeko arrazoiak, paradisura lasterbidetik iristeko. Bizitzeko urte mordo bat aurretik edukita, bizitza galtzeko beldur barik jokatzea.

Antzeko helburuak ditu Anna Teixidor kazetariak “Sense por de morir” liburuarekin (Pòrtic, 2020). Zer ote zegoen Rambletako eta Cambrilseko atentatuak egin zituzten “Ripolleko mujahidin” haien buruen barruan, 2017ko abuztuaren 17an? Zelan bihurtzen den hiltzaile pertsona gazte bat erlijioaren (!) izenean? Interesgarria da horrelako barrunbeetara hurbiltzea, behin eta berriz errepikatu diren atentatu mota hauek ulertzen saiatzeko.

Liburuaren beste helburu bat izan da atentatu hauen atzean ea egon den beste ardurarik ikertzea. Esku zikinak ezkutatzen dituzten sekretu ofizialak. Aste hauetan, 1980ko hamarkadetan 27 erailketa egin zituen GAL erakundearen atzean ezkutatzen ziren esku zikinen “sekretu” ofizialak berriro azaleratu dira. (Ingelesezko Wikipedian sartuz gero, honi buruz zalantza gutxi dituztela irakur dezakezue).

Egia jakitea beti da garrantzitsua, eta horren bidez justizia lortzea. Emaitzak, halabaina, ez dira beti gogobetegarriak. Alderantziz, etsigarria da kasu askotan (edo gehienetan). Bihotzak altxatzen dituena (neurea bai behintzat), enpatia eta elkartasun adierazpenak nabaritzea da, bestela. Ustez “aurreko lubakian” egon beharko ziren pertsonek horrelako keinuak egiten dituztenean… Miresgarria da. Eta, hoberena, ausardia hori daukan jendea egon badagoela. ETAren biktimak GALen biktimei elkartasuna adierazten, eta alderantziz,

Ulertzen saiatzea, behintzat.

1 response to Hiltzeko beldur barik

  1. “Paradise Now”, ikusi ondoren, haien mentoreak bi protagonistei bidaltzen dien mezu harrigarriarekin geratzen naiz: ” Heriotzaren beldur ez bazarete;Bizitza kontrolatzen duzue” 😕
    Hala ere, beraiek zalantzan jartzen dute, egingo dutena, zuzena den ala ez, baina beti aurkitzen dute justifikazio bera, Paradisua dela aukera bakarra, bestea etsipenaren eta gorrotoaren infernua delako.
    Zorionez, han ere badira bizitzaren- bizitza aldeko apustua egiten duten pertsonak, eta ondasunik bat behar dutela: BAKEA!!

    Milesker Iñaki, hain errealitate konplexuei buruz, begiak irekitzeko eta hausnartzeko balio duten proposamen hauek partekatzeagatik.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar