Miguelen alaba

%A %B %e%q, %Y in Bizi gara!, Humanizazioa, Onkologikoak, Onkologikoak ez direnak

vietnamcomicAtzo premiazko moduan paziente bat ikusi nuen kontsultan (zorionez ez du ezer larririk ematen). Lehenengo begi kolpean, maskaren azpian, ezagutu ninduen, eta bere burua aurkeztu zuen aspaldiko paziente baten alaba bezala. Miguel aitaz gogoratzen naiz, aurpegia modu lausoan etortzen zaidan arren. Hurrengo kontsulta egunean ekarriko dizkidala argazkiak esan dit.

Horra hor aurrez aurreko kontsulten garrantzia. Elkar ikustearen garrantzia, eta beste modu batean hitz egin ahal izatearena. Pandemiaren garai gogorrenetan ere mantendu nuen gutxieneko arreta kontsultan aurrez aurre (Paliatiboetan bereziki), eta hemendik aurrera horrela jarraitzeko asmo osoa daukat. Onurak begi-bistakoak dira, hitzez hitz.

Eta aurrekarien garrantziaz idatzi nahi nuen post honetan, halaber. Besteak beste familia aurrekariak, nondik gatozen jakiteko, noren zainketan ibili zaren aurreko urteetan, zein dolu edo doluak dituzun, noren alaba zaren. Badago esaldi bikain bat esaten duena adeitasunez tratatzeko jende guztia, aurrean daukazunak zer zauriak dituen ez dakizulako.

Egun hauetan komiki bat irakurtzen nabil (zenbat pozten naiz Zarauzko liburutegia berriro martxan dagoela!): “The Best We Could Do: An Illustrated Memoir” (Thi Bui, 2017), gazteleraz “Todo lo que pudimos”. Bertan, egileak kontatzen du haren istorioa AEBetan etorkin moduan, Vietnamdik joandako familia baten alaba izanik. Aurreko hamarkadetan jatorrizko herrialdean gertatutako egoera latz guztiak, Frantziako Indotxina zenetik AEBetako Vietnamgo inbasioa arte (Bidenabar, ondo datorrena historia garaikidea errepasatzeko).

Nondik gatozen, noren zainketan ibili garen, noren seme-alabak garen edo ginen. Denok ahal duguna egiten dugulako.

1 response to Miguelen alaba

  1. Komiki! Gure kultura gero eta bisualagoa bihurtzen ari da, horregatik, komiekiko eta liburu ” mutuekiko” interesa handitzen ari da. Eta horrek atentzioa ematen dit. Altxor asko daude, adibidez komiki berri bat euskaraz eta helduentzat. BUYAN:Heriotzaren Uhartean( Martín eta Xabier Etxeberria, Aritz Trueba)
    Denetarik dauka,datu historikoak, mitologia, fantasia. Odisea bat da, uharte mitiko eta magikoa aurkitu nahian.
    Ikus- irakurtzen gozatzeko, ere!!!

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar