Hitzez ezin

%A %B %e%q, %Y in Literaturan

Amazonas

Mistikoa eremutik itzuli egin zen. ‘Konta eiguzu’, esan zioten, ‘Jainkoa nolakoa den’.

Baina, nola esan ziezaiekeen hitzez bere bihotzean sentitu zuena? Jainkoa hitzak mugatu ote dezake?

Azkenean formula eman zien -ez zehatza, ez egokia-, baina zera itxaron zuen, beraiek ere saiatuko zirela esperientzia hori euren barnean sentitzen.

Haiek formula ikasi egin zuten eta testu sakratu bihurtu. Besteei sinesmen santu bezala inposatu zien. Neke haundiak hartu zituzten atzerrietan zabaltzeko. Batzuek bizia ere eman zuten formulagatik.

Eta mistikoa triste zegoen. Agian hobe egingo zuen ezertxo ere esan izan ez balie.

(“Formula”, Tony de Mello).

 

 

Esploradorea bere jende artera itzuli zen, eta bere etxekoek Amazoniaz jakiteko gogo bizia zeukaten. Baina, nola adieraz zezakeen hark hitzetan, hango lore ezezagunak ikustean eta basoko gau-hotsak entzutean bere bihotzean sentitu zuena? Nola aditzera eman basa piztien arriskuan eta bere kanoa ibai azkarretan zihoanean, bere barnean nabaritu zuen ikara?

Hala esan zien: ‘Joan eta ikusi zeurok’. Gidatzeko mapa bat egin zien. Haiek mapa hartu eta koadro batean Udal Etxean jarri zuten. Eta bakoitzarentzat kopia bat atera zuten. Eta kopia zeukan guztiak bere burua Amazona ibaiaz aditutzat zeukan. Ez al zituen, abad, oso ondo ezagutzen ibai-kako eta -kolko denak, haren zabala eta sakona, non zihoan akar, non zeuden ur-jausiak?

Hala esan ohi da, Budhak, Jainkoaz hitz egiteko eskatzen ziotenean, oso gogor ezezkoa ematen zuela.

Oso ondo ezagutzen baitzuen, ze arrisku handia den siloiko esploradoreentzat mapak egitea.

(“Esploradorea”, Tony de Mello).

1 response to Hitzez ezin

  1. Sorpresa oso goxoa!! Eta apustu ona, hausnarketarako eta partekatzeko ideiak….aurkikuntza bat, egilea; Tony de Mello.
    Hitz idatziak kontzeptuak baino ez dira; eta esperientzietatik igaro behar dugu ezinbestean; zalantzarik gabe; dena geure kabuz aurkitu behar dugu!! (Teoria-Praktika).

Leave a Reply to ANA Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar