Postigoren kronikak: Urte haiek

%A %B %e%q, %Y in Bizi gara!, Oroimenean, S(u/a)minetik bakera

postigoFernando Postigo Silva argazkilari donostiarrak urteetan lan egin zuen “Diario Vasco” egunkarian. Haren biografia interesgarritik haratago, 1977-2001eko tartean egindako argazkien bilduma erakusgarri dute San Telmo museoan azaroa arte.

20 eta piko urte haietako gehien-gehienak Euskal Herritik kanpo eman nituen. 1971an jaio nintzen ni, eta 77-79ko lehenengo argazki horiek Diasporakoa garai hartara eramaten naute. Badago bat Star Wars-eko lehenengo pelikula Zinemaldian Carrie Fisher eta Harrison Fordek aurkeztu zutenekoa. Bestela, Arconada, López Ufarte eta Satrustegi gazteen erretratua aldagelan, irribarretsu, natural, gaurko aditibo horiek guztiak barik. Eta Atotxa! Tenplua ezagutzeko zortea eduki nuen, eta giro hura. Madrilen eta Valladoliden bizitzen harrapatu ninduen txapeldunak izan ginenekoak.

Donostiako portua, ordukoa, itsasontzi horiekin guztiekin bete-beteta. Lekeitiokoa ezagutu nuen nik urte haietan, uda zoragarri haietan. Kaleko manifestazioak, gizon bizardunak, ukabilak, ezinbestean Edurne Portela idazle santurtziarraz eta “Mejor la ausencia” haren liburuaz gogoratu naiz. Hor ere heroina agertzen zen, Postigoren argazkietan bezala, “27 horas” pelikulan bezala, bere gordintasunean.

“Argala”. Aita Barandiaran. Carlos Garaikoetxea. Adolfo Suárez. Felipe González. Joseba Arregi. Mikel Zabalza. Joan Paulo II.a. Albako Dukesa. ETA p.m. (VII. Biltzarra). Joan Manuel Serrat. Lou Reed. Alfredo Landa. Victoria Abril. Enrique Rodríguez Galindo. Pakito Arriaran. Leonard Cohen. Txomin Iturbe Abasolo. Luis Roldán. Jorge Oteiza. Eduardo Chillida. Joaquín Sabina. José María Ruiz Mateos.

Eta Morlans auzoko tiroketa 1991an. Zarautzen nengoen, eta “Hertzainak” ikus-entzutera joan behar ginen Donostiara. Manifestazioa eta kale borroka egon ziren kontzertuaren ordez. 1996an Fernando Múgica eta Gregorio Ordóñezen erailketak. Negu hartan sekulako elurtea kostalderaino iritsi zen, eta udaberrian Euskal Herrira lan egin eta bizitzera etorri nintzen, bertan gelditzeko asmoarekin. Euria dago presente ordurarteko argazki haietan, ordutik badakigu zer gertatzen ari den klimarekin.

José Ortega Lara, 1997 (4 urte geroago Arrasateko ospitalean hasi nintzen lanean, udalerri horretan bahituta eduki zuten). Miguel Ángel Blanco, urte hartan bertan, lurrikara 24ko magnitudekoa Richter eskalan. Lekeition nengoen erail zutenean, eta Bilbon bertatik bertara bizi nuen ondorengo egunetan kaleko giro tentsio handikoa. José Luis López de Lacalle. Odón Elorza. María San Gil.

Iñurrategi anaiak. Kursaal Jauregia (eta Guggenheim). Harkaitz Cano. Rigoberta Menchú. Mikel Laboa. Lilatoia. Pedro Subijana, Juan Mari Arzak, Karlos Argiñano. Anjel Lertxundi. Irungo San Martzial…

Eta agertzen ez direnak baina gogoratzen ditugunak.

3 responses to Postigoren kronikak: Urte haiek

  1. Interesgarria! Postigoren erakusketak badu ere bere balioa, batez ere gure gizartearen bilakaera ulertzeko eta nor garen jakiteko. Esaten da, irudi batek, mila hitzek baino gehiago balio duela! Baina hitzek berez, gai dira iraganean arrastoa utzi zizuten, leku, pertsona eta gertaeretara eramateko ere. Post politxa. Hain zuzen ere, bidaia nostalgiko horri buruz, John Lennonek letra eder bat idatzi zuen….
    There are places I’ll remember all my life…All these places have their moments…I know I’ll often stop and think about them..(IN MY LIFE- The Beatles).

  2. All these places… and all this people. Eskerrik asko, Ana.

    • Eskerrik asko zuri, Iñaki! Blog zoragarri hau idazteagatik eta partekatzeagatik. Besarkada estu bat.

Leave a Reply to iñaki peña Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar