Nafarroan lehendabizikoa

%A %B %e%q, %Y in Mendian Hil Hirian Hil

IMG-20210210-WA0007Errealzalea izateak hau dauka: Partida gehiegi jarraian irabazten dituzunean, moskeatu eta buelta noiz etorriko zain ipintzen zarela. Osasunazalea izatearen antzeko zerbait, pentsatzen dut. Hori ez zaie gertatuko R. Madrid, FC Barcelona edo Bayern Munich gustatzen zaizkienei. Arrastaka ibiltzeaz ohituagoak gaude txuri-urdinak, arrakastarekin baino.

Kontua da “Sold Out” egoera errepikatzen ari dela abendutik Bilbon hasi ginenetik, gero Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan, lehengo egunean Iruñean eta hurrengo astean Gasteizen. Aretoak edukieraren erdian daude eta errazagoa da sarrerak agortzea. Bistan da zinemak eta kulturak orokorrean lagatzen dizkiguten arrakalak pertsona askok baliatzen dituztela (ditugula) garai ilun honetan. Arnasa eta bizipoza behar ditugu. Eta ederra da besaulkitik mugitu barik bidaiak egitea, edo txangoak mendian. Baina, aldi berean, pertsona batzuk heriotzaren inguruko hausnarketak interesgarritzat jotzen dituzte. Eta, antza denez, asmatu dugu mezuarekin eta aurkezpen estetikoarekin (irudiak, musika, erritmoa…).

Gasteizen izan genuen solasaldi hura Jorge Nagorek eta biok, SECPAL 2018 kongresua dela-eta, mediku batek kazetari bati elkarrizketatzen… Behin eta berriz kontatzea gustatzen zait. “Mendian hil. Hirian hil” izenburua zeukan, eta egia esan ez dakit nondik edo zelan piztu zitzaidan ideia. Baina lan honen oinarri sendoenetarikoa da. Jorge egon zen aurkezpen jendetsuan aurreko asteazkenean, Elena Sagasetarekin batera. Egia da bere parte hartzea laburra duela, baina oso garrantzitsua izan da Iñaki Olchoa de Olzaren aipamenak borobiltzea SOS Himalaya fundazioari buruzko informazioarekin. Iñakiren ama bera egon zen Golem zineman. Mendi Tourrek ipini zuen gainontzeko guztia, azpiegitura eta eszenatoki ederra (Mila esker Aitor Elduaien, beste behin ere).

Golemeko arduradunek Iruñean (eta Bilbon) karteldegian eskaini ahal izatea erabaki dute, beraz beste aukera batzuk egongo dira bertan ikusi ahal izateko. Eta espero dut ibilbidea izatea leku biografiko kuttunetan (Otsagabian, Bortzirin) eta dokumentalaren kokalekuetan (Aezkoan, Araitzen).

Zarautzerako bidean, bueltan, aitataz eta tía Conchitataz gogoratu nintzen. Nafar sustraiak, etxeko sutondoa. Nonbaitera helduko zaie hemengo oihartzuna? Nonbait hori ba al dago? Honi guztiari buruz ibili ginen laguna eta biok kotxean.

 

“Dejad que cante quien quiera cantar, que corra quien quiera correr y que baile quien quiera bailar. Y, claro, quien quiera trepar que trepe, sobre todo si no molesta a nadie con ello”. Iñaki Ochoa de Olza.

1 response to Nafarroan lehendabizikoa

  1. Pirinioak Hendaian eta Larrun mendian hasten omen dira. Lehen mendi handia, Pirinio izaera hartzen duena, Orhi izaten da, Zuberoako lurretan, bi mila metroko langa gainditzen duen lehendabizikoa baita. Orhi baino lehen ere, baina, badira mendi dotore askoak, ikusgarriak. Errozate, adibidez.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar