Banaketak

%A %B %e%q, %Y in Dolua, S(u/a)minetik bakera

HausturaHeriotzak soilik ez du dolua ekartzen. Bestelako galeren artean harremanen apurketak daude. Lan harreman bat galtzea, langabezian gelditzea. Lagun biren artean haserretzea eta bakoitzak bere bidetik jarraitu. Dibortzioak.

Batzuetan jende komunitateak dira banatzen direnak. Lurralde bat beste lurralde batetik. Eta bi pertsonen artean bezala, baketsuagoa edo bortitzagoa izan daiteke prozesua. Gorrotoa, amorrua, errealitatea desitxuratzea. Sumina, irainak, gutxiesteak, mehatxuak, tratu txarrak. Indarkeria. Mina, zauri fisikoak eta psikikoak.

Baina badira egoera onartzera iristen direnak eta bakea azkenean topatzen dutenak. Nork esan du bikote harreman bat apurtu ostean, dolua pasatu ostean, ezin dela beste harreman mota bat aurkitu, zeozer zibilizatua? Heldutasun maila altuak eskatzen ditu. Barne hazkuntza pertsonal egokia. Auzolagunak besterik gabe, bakoitza bere etxean.

Norbanakoen artean bezala, lurraldeen artean ere.

1 response to Banaketak

  1. Norberak bere buruarekin banaketa egiten duenean datoz arazoak, beste guztiak eta guztiok etorri eta joan egingo dira lehenago edo beranduago baino nik ezin dut nitaz banandu.
    Artikulo polita Iñaki

    Ongi izan

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar