Tabuen artean tabuena

%A %B %e%q, %Y in Zarautz Errukitsua

Edouard_Manet_-_Le_SuicidéBereziki ezkutatzen den errealitate zati bat da suizidioarena. Balizko “deialdi efektua” da askotan ematen duten arrazoia arazo hau ikusezina eta entzunezina izan jarraitzeko, historia bera baino zaharragoa den fenomenoa.

Gaur egun, mundu mailan jende gehiago hiltzen da bere buruaz beste eginda, hilketa guztiak gehi gerra gatazkak batera kontuan hartuta baino. EAEn, bi egunetatik behin pertsona bat hiltzen da arrazoi honengatik (!). Dimentsio erraldoiak ditu beraz suizidioak, eta Zarauzko bi bizilagunek abian ipini zuten iaz “Biziraun” elkartea (Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartea), Eva Bilbao eta Agustin Erkiziak alegia. Honi buruz hitz egiteko, gaia iluntasunean ez gelditzeko. “Ur handitan” ETBko programan euren parte hartzea oso baloratua izan zen.

Halaber, bai iaz baita aurten ere EHUko uda ikastaro batean parte hartu dute egun hauetan, “El suicidio: abordaje multidisciplinar” izenburupean. Cristina Blanco, Iñaki Kerexeta, Jon G Ormaza eta Patxi Izagirre irakasleen artean egon direlarik, besteak beste. Gaur “Diario Vasco”-n irakurritako elkarrizketan, interesgarria iruditu zait “autopsia psikologikoa” kontzeptua.

Gupidatik eta elkarlanetik, oso kontuan hartzeko esparrua da “Biziraun”-ek aurrera daramana. Hurrengo hilabeteetan, aportazio handia izango litzateke Zarautzen ere, herri errukitsu moduan, euren lana  plazaratu ahal izatea.

Leave a reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar