You are browsing the archive for Artikuluak.

Zinema eta Medikuntza aldizkarian

%A %B %e%q, %Y in Artikuluak, Zineman

SalamancakoUnibertsitateaZainketa aringarrien mundu honetan hasten ari nintzenean, 2010 hartan Txagorritxuko ospitalean ibili nintzen formakuntza bat egiten, Gasteizen. Ikasitakoaren artean, bibliografia medikoan ordurarte ezagutzen ez nuen aldizkari baten berri eduki nuen: Salamancako Unibertsitateak argitaratzen duen “Revista de Medicina y Cine” (“Journal of Medicine and Movies”) .

Urteak aurrera joan ahala, zinema eta medikuntza uztartzen amaitu eta gero, interesatzen joan naiz arlo honetan sakontzeko. Wikipediako artikulu honetan aspalditik gaurkotzen noa tarteka zainketa aringarrietako gaien inguruan ateratzen diren pelikulak. Oinarri horretatik abiatuta, eta erreferentziazko argitalpen honetatik, pentsatzen joan nintzen artikulu bat idaztea, gaurkotutako informazioarekin eta aipatutako aldizkarian.

Hilabete honetan argitaratu dute azkenean, hemen duzue: “Cuidados paliativos y Cine: Una actualización comentada de la producción relacionada desde mediados del siglo pasado hasta la última década del actual”. Pozgarria benetan. Eta are pozgarriagoa Beatriz Ogandok idatzi izana argitalpena eta gero, gaur egun arlo honetan adi dagoen adituetako bat, Ramón Bayés berarekin batera. Eurena da lanik handiena azken urte hauetan pelikulak aztertzeko eta komentatzeko, beti ere esparru honetan.

Bejondeigula!

Barne-Medikuntzako zerbitzu batean hiltzea

%A %B %e%q, %Y in Artikuluak, Onkologikoak, Onkologikoak ez direnak, Osatzetik Arintzera

BasurtuEtxean ondo lagunduta hiltzea, baldintza egokiak daudenean, helburu argi horietakoa dugu. Lau urtez ospitaletik etxeetara joaten egon ostean, urte eta erdi pasa da jada Deba Goieneko ospitalean lan egitera itzuli naizenetik. Orain helburu berdinak dira baina ospitaleko geure solairura aplikatzekoak, gure zerbitzuan jendea ondo hiltzea, edo behintzat norberak tratatutako pazientearen amaiera ona izatea.

Medicina Paliativa” aldizkariaren azken zenbakian (2017ko apiril-ekaina), hain zuzen ere, honi guztiari buruzko artikulua dator, Galizian egindakoa (Eugenia Ameneiros-Lago, Carmen Carballada-Rico eta Juan Antonio Garrido-Sanjuán, Ferroldik): “Mortalidad esperable en Medicina Interna: ¿cómo son los últimos días de vida en los pacientes en los que la muerte es esperable?”. Esperotako heriotza da pazientearen mediku arduradunak aurreikusten duena eta testualki jasotzen duena historia klinikoan. Eta emaitzen dagokienez, adineko gaixoak dira gehien-gehienak (batez besteko adina ia 81 urtekoa), komorbilitate askorekin, hauskortasunarekin eta zainketa aringarrietako beharrizanekin. Charlson indizea da lan honetan erabiltzen dutena komorbilitateak aztertzeko, baina ikuspuntu aringarria aplikatzeko NECPAL eskalarik edo bestelakorik erabiltzen duten ez dago zehaztuta. Aipatu behar da halaber %18ak minbiziren bat pairatzen zuela, esan nahi duena gaixo gehien-gehienek ez zirela onkologikoak. Azkenik, azpimarratzea %34 inguruk jasotzen zuela sedazio paliatiboa azken egun haietan.

Galiziako ikerketa honekin alderatuta, azken urte eta erdi honetan biltzen ari naizen datuak nahikoa antzekoak direla esan dezakegu. Aurtengo SECPAL jardunaldietarako (Reus, urriak 27-28) lan bat aurkeztea gustatuko litzaidake, ildo honetatik doana: “Cuidados Paliativos en pacientes no oncológicos: Experiencia en Medicina Interna de un hospital comarcal de Gipuzkoa“:  100 paziente baino gehiago osatuko dute lagina, sexuen arteko erlazioa nahiko orekatuta (1:1 inguruan), %70a onkologikoak ez diren pazienteak dira, eta %66a hil da denbora honetan guztian (2015eko irailetik). Non hiltzen diren aztertuta, gehien-gehienak gure zerbitzuan, gehien-gehienak sedazioarekin (etengabeko perfutsioen bidez). Batez beste zenbat denbora bizi diren ikertzen nabil (NECPAL eskalarekin edo beste modu batzuekin identifikatuta daudenetik), zein komplexutasun maila daukaten (IDC-Pal indiziearen arabera), patologien arabera zeintzuk dira multzo nagusiak, zenbat elkarlanean artatzen ditugun Etxeko Ospitalizazioarekin edo ESAD-ekin (“Equipo de Soporte Domiciliario”), zenbat Matia Fundazioko EAPS-ekin (“Equipo de Atención Psicosocial“). Dolumin gutunak den-denek jasotzen dituztela esan dezaket oraingo momentuan, eta horrek bidea zabaltzen duela dolu konplikatuak detektatu eta abordatzeko, edo besterik gabe familiekin heriotza eta gero harremanetan ipintzeko.

Espero dut udazkenerako amaituta edukitzea. Osasuna!

 

Musikoterapia zaintzaileen ikuspuntutik

%A %B %e%q, %Y in Artikuluak, Beste terapia batzuk

musikoterapia2“Medicina Paliativa” aldizkariaren azken zenbakiak dakar Madrilgo San José Fundazioak egindako artikulua, Evaluación de un programa de musicoterapia en una UCP. La perspectiva de los cuidadores” izenburupean eta Mireia Serrak, Vicente J De Luisek eta Jordi Vallsek sinatuta. Artikuluaren arabera, musikoterapia aintzat hartzen dute hala Society for Integrative Oncology elkarteak nola Office of Cancer Complementary and Alternative Medicine bulegoak. Erabilgarria da sintomak kontrolatzeko, besteak beste mina, botagura eta antsietatea. Besteak beste Cochranek sostengatua. Artikulu zehatz honetan, zaintzaileak kontuan hartu dituzte, beti ere proportzioa ia 2:1 dela emakumezkoen alde eta zuzeneko musika erabili dute. Sostengu emozionala eta erlaxazioa izan dira emaitza on nagusiak honen arabera. Eta iruzkinen artean hauek:

  • Senideak ere zaintzearren eskerrak ematea“.
  • “Bere alderik alaiena ateratzea, ezkututa zegoena”.
  • “Nire aitari ez genion sekula kantatzen entzun”.
  • “Gitarra jotzen hunkitu egin da, gure haurtzaroa berreskuratu du”.
  • “Atzamarretan berreskuratu du mugikortasuna gitarra jotzean”.
  • “Musikak laguntzen du arima sendatzen eta bakea ekartzen”.
  • “Gauean galdetzen du aitak noiz etorri behar den arparena”.

Bestela, uztailak 11tik 13ra antolatu dute Gasteizen udako eskola IMAP institutuak, “30 urte historia elkarrekin eraikiz” izenburuarekin.

Azkenik, musikarekin lotuta baina ez musikoterapiarekin, hemen “Support after Suicide” australiar elkarteak egindako bideo ederra. “You’re Not Alone“.

Ondo amaitu asteburua!

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar