You are browsing the archive for Beste terapia batzuk.

Gidatutako Irudia eta Musika

%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk, Osatzaile zauritua

GIMGuided Image and Music (GIM) Helen Bonny-k AEBetan eta 1970eko hamarkadaren amaieratik abiatutako teknika da, nork bere burua hobeto ezagutzeko bidaia moduan aurkeztuta, barneko mundua osatzekoa eta inkonszientean gelditutako oroitzapenak bideratzekoak. Terapia hau erabiltzen da helduongan mina, antsietatea, tentsioa eta estresak eragindako sintomekin. Honen bidez, sentimenduak azaldu eta baloratu egiten dira, portaera moduak aldatu, liskarren artean erabakiak hartu, nork bere buruarekin konfiantza gehiago eduki eta ongizate orokorraren egoera indartu.

GIM terapia ordu eta erdiko sesioetan egiten da: hasieran elkarrizketa batekin, kezka iturri den gaia identifikatzeko, saio bakoitzean gai batean zentratuz. Ondoren, gidatutako erlaxazioaren bidez pertsona prest egongo da musikaren estimuluak jasotzeko, terapeutarekin konpartituz eragindako sentsazioak. Musika amaituta bizitako esperientzia komentatzen da eta islatzen da irudien bitartez. Hau guztia interpretatuz, klabeak ematen dira bizitzan aldaketak eginahal izateko.

Info+: “Association for Music and Imagery”.

Entzuteko: Spiegel im spiegel” (“Ispilua ispiluaren barruan”).

Profile photo of admin

by admin

Tontorrarekin hitzordua

%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk, Dolua, Literaturan, Mendian Hil Hirian Hil

citaconlacumbreMendian sarritan bat egiten dute biziminak eta heriotzak, batik bat muturreko egoeretan. Menditerapiaz hitz egin genuen beste post hartan, biziminez bete-betean. Eta heriotzaz, doluaz mendian, “Lehoinabarraren aztarna” dokumentalaren aipamenarekin eta “Mendiminez” liburu gomendagarriaz.

Juanjo San Sebastianek idatzitako beste liburu honetan (Desnivel, 2005) bizimina eta heriotza uztartuta datozkigu, adiskidetasuna letra larriz agertzen delarik, zehazki Juanjo eta Atxo Apellanizen artekoa, azken hau K2 tontorretik berarekin batera jaistean hil egin zena. Pasarte batzuk bereziki esanguratsuak iruditu zaizkit, hona ekarriko ditudanak jatorrizko gazteleraz:

“Once años es un plazo generoso para poder constatar la fragilidad humana. Había perdido a mi abuelo, a mi padre y a más de 10 amigos cercanos en accidentes de montaña ocurridos en ascensiones en las que yo no participaba. Había visto morir a varias personas en la montaña, pero nunca a un amigo. En 1994, por primera vez, pensé que la china le podría tocar a alguno de los amigos que iban a subir conmigo. Por primera vez, también, pensé que podía tocarme a mí”

“Concluyo que nada de esto que hacemos tiene el menor sentido. No porque muramos, sino por el dolor que podemos llegar a provocar en quienes nos quieren”

“Más que las muertes me ha impresionado el sufrimiento de los que quieren a quienes han muerto. ése siempre es impresionante, sobrecogedor, desgarrador, y parecido entre sí”

“Nunca he sentido ese ‘síndrome del miembro fantasma’ tras las amputaciones de varios dedos. No me ocurre lo mismo con Atxo, cuyo vacío puedo conservar ahora, exento de dolor. Si se pudiera inventar alguna clase de estimulador o artilugio que llenase esos huecos, no me lo pondría jamás.

Porque así puedo acariciar ahora esos espacios vacíos como antes acaricié sus relieves rellenos. La muerte, y más aún cuando sucede antes del plazo “normal”, es más desasosegante, más trágica que el agotamiento de una pasión, pero tiene en común algo tremendamente contundente: no tiene remedio”.

Mila esker Patxi liburua uztearren!

Musika eta oroimena

%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk, Onkologikoak ez direnak

musikaoroimenaDan Cohen Music & Memory” erakunde estatubatuarraren sortzailea da, 2010etik Alzheimerren gaixotasuna edo bestelako asaldura kognitiboak dituzten pertsonekin lan egiten dutenak musikarekin harrremanetan ipiniz eta erantzunak aztertuz. Michael Rossato-Bennett-ek jarduera hau jaso zuen iaz egindako dokumental arrakastatsuan, “Alive Inside” izenburukoa. Ildo beretik, Espainian (Granada) egindako beste ekimen bat jaso dute bideo batean, oihartzun handia edukitzen ari dena Sarean.

Onkologikoak ez diren gaixo aurreratuekin egindako terapia hauek guztiak, sendagarriak izan gabe ere aringarriak suertatzen dira kasu askotan, eta zorionez gero eta arreta gehiago ipintzen da haiengan, euren bizitza kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Interes honen islada da SECPALen aurtengo jardunaldien ardatza, gai zentrala kronikotasun aurreratua izanda. Azaroan Valentzian.

“Remember Me” (Blue Boy)

Pe’ ahi

%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk, Dolua

peahi

“Hil zitzaidan aita —ezustean Gabon gauez hil ere—, baina nire baitan bizirik dirau. Hark behinola eragindako zauriek baldintzatzen naute oraindik”. Sune Rose Wagner (“The Raveonettes”).

Aita, traumak eta heriotza”.

Kepa Matxain.

Robocop Zen

%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk

robotzenKontzeptu liluragarri hau lehenengo aldiz entzun nuen Hernán Cancio psikologo euskal-argentinarraren ahotik ikastaro batean. Umorez egindako irudikapena da, baina azken finean robotak EZ garela gogorarazten diguna. Gizakiak garela, inperfektuak ondorioz, tarteka ahulak, haserrekorrak edo zalantzatiak.

Zen filosofia, erlijioak eta helduleku guztiak ondo etorriak dira, hala gaixoentzat nola profesionalontzat. Jarrera positiboak, aurpegi irribarretsuak eta bizitzeko gogoa, horrek guztiak bizitzaren kalitatea eta kantitatea hobetu eta luzatzen du sarritan. Barreterapia ahalmen handiko arma dugu.

Halaber, “pertsona toxikoengandik” edo elementu negatiboetatik (edo ustez negatiboetatik) aldentzea probetxugarria da. Esate baterako, irakurtzen dudan egunkaria geure lurraldeko alaiena da, eskela gutxien dakarrena delako.

Ironia bai, aldarte ona ere bai, baina lantzean behin baxu egoteko eskubidearekin mesedez. Namaste!

Menditerapia

%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk, Literaturan, Mendian Hil Hirian Hil

monterapiaMendia guztiz toki aproposa da arima sendatzeko, eta terapia hori hartzeko ez dituzu itsasoak zeharkatu edo munduko tontorrik altuenetara igo behar. Etxe ondoko bazterrek balio dute ederto asko. Tamainak ez du axola. Eta GPS barik baldin bada, hobeto, barnean ditugun gaitasunak eta ahalmenak lantzeko. Ahalik eta gauza gutxienekin eramanda motxilan. Umeekin ere bai. Edo bakarrik, zergatik ez. “Off” botoia sakatu eta abiatu. Eta ez baduzu inoiz gaua pasatu tontor batean beste barik lozaku batean, beldurrak uxatu eta probatu. “Mindfulness”, “coaching”,… Azken finean Juanjo Garbizu donostiarrak proposatzen digun terapia natural hau.

Aldatz gora (eta behera) hobeto hausnartzen delako.

Soinuen lorategian

%A %B %e%q, %Y in Beste terapia batzuk, Onkologikoak ez direnak, Zineman

giardinodisuoni“Nel Giardino di Suoni”/”Im Garten der Klänge” (2010) dokumental suitzarra da, Nicola Bellucci-k zuzenduta eta Frank Matter-ek ekoiztutakoa. Wolfgang Fasser musikoterapeutaren lana kontatzen du, Toscanako paisaia ederrekin lagunduta. Fasser itsu gelditu zen 22 urterekin gaixotasun kongenitoak jota. Soinuen arloa ikertu du, ikusmenaren menpekoa den gizarte honetan, eta garun-paralitikoak diren edo larriki elbarrituta dauden umeekin lan egiten du. Aurten IMAP elkarte gasteiztarraren lana ezagutu dut, musikoterapiaren ildo honetatik bertatik doana.

Kontuan hartzeko esparrua, ezbairik gabe.

Musikoterapia

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Beste terapia batzuk, Onkologikoak ez direnak

Louis_Gallait_-_Power_of_Music_-_Walters_37134Arima sendatzeko estrategia eta tresnen artean musika bera daukagu. Antzinako Grezian Platon, Aristoteles eta Hipokratesek bazekiten hau horrelakoa dela, eta bertako mitologian Apolo eta Asklepio jainkoak horrekin lotuta zituzten. Islamiar Urrezko Aroan, bestela, Al Farabik musikari buruzko liburu ezaguna idatzi zuen, Kitab al-Musiqa (“Musikaren liburua”). Arte mota honen eragin terapeutikoak izpirituan aurkezten zituen, besteak beste.

Gaur egun badakigu zehatzago zeintzuk diren eragin positibo horiek Alzheimer eta Parkinsonen gaixotasunetan, depresioan eta fase aurreratuan dauden asaldura neurologikoetan. Eta honi guztiari buruz, martxoaren 22tik 25era jardungo dute Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian. Izan ere, egun haietan IMAPek (Instituto Música Arte y Proceso) antolatuko ditu bere urteroko jardunaldiak. Alde batetik Neurologian aplikatutako musikoterapian gaurkotze seminarioa eta bestetik MATADOC (Music Therapy Assessment Tool for Awareness in Disorders ofConsciouness) izeneko tresnaren inguruko ikastaroa eskainiko dituzte. Wendy Magee Filadelfiako irakaslea egongo da bertan.

IMAP-ek urtero eskaintzen du musikoterapiako masterra, Danimarkako Aalbogeko unibertsitatearekin elkarlanean. Eta institutu honek abiatu zuen Vivir con voz propia” izeneko egitaraua pasa den irailean, Marije Goikoetxearen eskutik. Proiektu honen baitan, herenegun eduki genuen bertan parte hartzeko aukera, geure dokumentalarekin. Aretoa atsegina, beroa eta abegikorra izan zen, kanpoan Gasteizko hotza utzita. Jendez beteta egon zen, baina beste behin ere kantitateaz gain kalitatea izan zen hoberena, solasaldi parte hartzailea eta mamitsua eduki genuenez.

Mila esker Alberto, Patxi eta Marta!

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar