You are browsing the archive for Irakaskuntzan.

Dolua ikasgeletan

%A %B %e%q, %Y in Dolua, Irakaskuntzan

monsieurlazharUmeak eta nerabeak heriotzaren errealitatetik baztertzen ditugula kexatzen gara eta etxean eta eskolan zerbait egin beharko genuela esaten dugu. Euren dolua ez dugula planteatzen eta saihestu egiten dugu. Hitzetatik ekintzara pasa dira San Juan de Dios Ospitalearen (HSJD) jendea, Claudio Calvo, Marcos Lama, Juan Pedro Arbizu eta Pilar Huarte Nafarroan, bertako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren sostenguarekin. Berriki egon dira egitasmoa aurkezten Gasteizen, MAP institutuan,  eta oso pozgarria da teoriatik praktikara zelan igaro ahal dire, bideo honetan bikain islatzen den moduan.

Zorionez, gaia mugitzen ari da, eta Arabako hiriburuan ere antzeko ekimena burutu ahal izan dute, izen-abizenak ipintzea falta bazait ere. Bidegin elkarteak ere Donostialdean parte hartu du ikasleekin egindako esperientzietan. Ildo horretatik, gainera, doluari buruzko jardunaldia antolatu dute Iruñean HSJDek berak eta Goizargi elkarteak, “Bizitzen ikasten” izenburupean, datorren urriak 31rako.

Irudian, “Monsieur Lazhar” (Philippe Falardeau, 2011) pelikula quebectar bikaina, honen guztiaren inguruan.

Dolua ikasgelan

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Irakaskuntzan

antzuolakoeskolaUrtarrilaren 30ean oso proiekzio-solasaldi berezia egin genuen Antzuolan. ‘Kausalitateek’ eragin zuten leku aldatzea egin behar izatea, Torresoro aretotik  herriko eskola publikora. Negua zen eta pentsatutako aretoan berogailua matxuratu egin zen, ez zegoen modua hor barruan lasai egotea eta esan bezala eskolako ikasgela batean eman genituen geure “Aulki hutsak”. Gezurra ematen zuen arren, jendea sartu ahal izan zen gela txiki hartan, jende mordoa egia esan. Eta bizi-bizia izan zen solasaldia. Bizipen pertsonalak konpartitzen  animatu zen bat baino gehiago, eta Eider Otxoa ere atera zen jende aurrera nirekin batera.

Baina pribatuan jakin nuen eskola bera oso leku aproposa zela azken finean dolu kontuez hitz egiteko. Kristina Pavok aipatu zidan zelan landu izan duten azken urteotan heriotzaren gaia ikasleekin eta eskolatik azkenean gonbidatu ninduten holako batean bertatik bertara euren lana ezagutzeko. Esan eta izan, Pilar eta Maria Eugenia irakasleekin bildu nintzen lehengo egunean eskolan bertan eta kontatu zizkidaten urte hauetan guztietan edukitako esperientziak, hala ikasleen gurasoak gazte xamar hil direnean nola aitite-amamak hiltzean zelan egin dieten aurre. Errespetua da erabiltzen duten hitz gakoetako bat, konplizitatea beste bat, enpatia azken finean. Eta agurraren garrantzia azpimarratu zidaten, halaber.

Pasa den hilabetean “Monsieur Lazhar” pelikula quebectarra ikus-entzuteko plazerra eduki genuen Bilbon, Kulturbasqueren eskutik. Edo gaia zelan landu ikasgelan. Herri txikietara begira badaukagu zer ikasi.

Zainketa aringarriak unibertsitatean

%A %B %e%q, %Y in Aulki Hutsak, Irakaskuntzan

EHU“Medicina Paliativa” aldizkariaren azkeneko zenbakian Iruñeko CUN-eko Jesús Antonio Vaquero eta Carlos Centenok “Panorama actual de la enseñanza de medicina paliativa en la universidad española” izenburuko artikulua argitaratu dute [Med Paliat. 2014; 21(1):3-8]. Horren arabera, Nafarroako Unibertsitatean 6. ikasturtean ‘Medikuntza aringarria’ izeneko ikasgaia derrigorrezkoa da 6. ikasturtean. EHUn, aldiz, ikas planetan ez dago arlo honetako ikasgairik. Baina 2012an abiatu zuen lehendabiziko aldiz honen gaineko master propioa, “Atención integral en cuidados paliativos” izenekoa, Santurtziko HSJD ospitalearekin batera. Aurten amaituko da, baina datozen bi urteetarako edizioa prestatzen dabiltzate dagoeneko: 2014-2016. Amaitzeko, eta beste maila batean, atzo amaitu genuen Bilbon “Hil eta bizi: hor dolua” izeneko zikloa geure dokumentalarekin, UPV/EHU Kulturbasque elkartearen eskutik.

Tailerraren azken saioa izan zen edo, egia esan, azken aurrekoa: Beste emanaldi bat egingo dugu ekainaren 4an, Bizkaia Aretoan, 19:00etan. J.B.A. gazteleraz.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Skip to toolbar