Sareari esker

%A, 23UTCFri, 23 Aug 2013 16:01:41 +0000 %e. %B %Y in Sarean

scottsimonSECPAL-eko Facebook-en txokoan irakurri dut artikulu eder hau, “How Social Media Is Changing The Way We Approach Death” izenburukoa. Hari beretik, “Artmemori”  blogean beste hau eskegi dutela irakurri dut: “Internet revoluciona la expresión del duelo”. Testu bietan aipatzen dute pertsona bera, hilzorian zegoen amaren alboan egon den Scott Simon irrati esatari estatubatuarra (argazkian). Twitter-ren bidez kontatu ditu amaren azken egun horiek zelakoak izan diren eta, esaten dutenez, 1.000.000 pertsona baino gehiagok jarraitu dute haria pasa diren uztailaren 22tik 29ra.

Geure maila txikiagoan, beste pertsona batek iraultza egin zuen Sarean ere bai, Joxe Aranzabal irakasle arrasatearrak. Askok ezagutuko duzue “Sustatu” plataformaren testu sorta gogoangarri horregatik (“Medikuak esan dit minbizia dudala”). Bai, komunikatzeak laguntzen du, kontatzeak, entzuteak, idazteak, irakurtzeak, azaltzeak, aitortzeak, barrualdea husteak…

Pantailaren edo jendearen aurrean.

1 response to Sareari esker

  1. Eskerrik asko, Iñaki! Scott Simonek bere amaren heriotza kontatu zuen. Ni, berriz, saiatu nintzen neure gaixotasunaren bilakaera kontatzen. Heriotza eta gaixotasuna gure gizartearen parte dira, jaiotza eta osasuna moduan, eta ezin gara bizi ez baleude bezala. Besarkada bat.

Leave a reply

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste