(English) Bigarren mailako errepideetatik
%A, 29UTCSun, 29 Sep 2013 19:38:52 +0000 %e. %B %Y in Aulki Hutsak
Leider ist der Eintrag nur auf English verfügbar.
%A, 29UTCSun, 29 Sep 2013 19:38:52 +0000 %e. %B %Y in Aulki Hutsak
Leider ist der Eintrag nur auf English verfügbar.
%A, 23UTCMon, 23 Sep 2013 18:29:01 +0000 %e. %B %Y in Antropologia apunteak
Ez da gaur egungo moda, aurrehistoriatik datorren kontua baita. Geure mendiak behintzat trikuharri eta tumuluez josita daude, eta kultura megalitiko haren atzean hildakoak gogoratzea zegoen helburuen artean. Baina azken urteotan gero eta ohikoagoa dela esaten dute. Arazo bihurtzeraino, antza denez. Gipuzkoako Aldundia esate baterako hilarriak, gurutzeak, oroitarriak eta abar mendietatik kentzea (edo berriak ipintzea eragoztea) baloratzen dabil. Benetan ez dakit nori egingo dion kalte. Ez da izango heriotza bera deseroso suertatzen zaigula?
Bestela, Garagoikoa blogean irakurri dut “Hilarriak eta hilerriak” izenburuko testu intresgarria. Bertan, Bernardo Penabade soziolinguista galiziarrak hango hilerrietan egindako azterketa kontatzen du: Galiziera zenbatean erabiltzen dituzten hain zuzen ere. Txerra Rodriguezek antzeko ariketa egin du hemen Txorierrin, eta emaitza oso desberdinak eduki dituzte batak eta besteak: Galizian hitz gutxi-gutxi topatu ditu Penabadek hango hilarrietan (<%1), tartean oso herri galizieradunetan begiratu arren. Bitartean, Rodriguezek bestelako portzentajeak erakutsi ditu (Derion %16a eta Sondikan %7a), bi herri ez bereziki euskaldunetan.
Neuk antzeko ariketa egin dut lehengo egunean Nafarroako herri euskaldun batean, Lesakan alegia: Hilerri berrian 28 hilarri topatu ditut euskara hutsean (%44), 32 gazteleraz eta 3 elebitan nolabait.
Apunte batzuk, besterik ez.
%A, 17UTCTue, 17 Sep 2013 09:58:40 +0000 %e. %B %Y in Aulki Hutsak
Badaude lekuak bereziki markatuta daudenak. Historia garaikideak Baskistan osoa markatu du modu arras konplexuan, eta herri honen izena(k) aipatzean kontu batzuk etortzen zaizkigu burura kanpotarroi, eta ez beste batzuk. Oraindik ere. Oso ondo kontatzen zuen Julianek, ezaugarri kolektibo batzuk baldintzatzen dute eguneroko hainbat gauza. Adibidez heriotzaren aurreko jarrera.
Historia garaikidean ez ezik, Erdi Aroko garaietatik gutxienez hainbat gertaera ilunek markatu dute Eliza katolikoaren ibilbidea, jatorrizko filosofia erabat itxuraldatu eta are usteldu ere arte. Benetako mezuak zeintzuk ziren ahaztu arte.
Zorionez, ahari talketatik at, mendian badaude ahuntzak, ardiak baino askeago bizi direnak. Herriari beste kolore bat ematen diotena, kanpokoek gehienetan jakin barik. Su artifizialik gabe, baina beste argitxo batzuk pizten dituzten argitxoak dira. Kutsakorrak, umoretsuak, maitagarriak.
Azken hilabeteotan Julian Etxeberria ezagutu dut, eta zalantza barik Errenteriaren, Oreretaren eta Elizaren beste aurpegi tamalez ezezaguna ondo ordezkatu du. Gauza asko transmititzen duen pertsona horietako bat izan da. Dolua jasangarriagoa izateko herriko jende mordoari lagundu diona. Pasa den astean bat-batean bere argia itzali den arte.
Erabat ados gaude Julian, hiletak (erritoak) garrantzitsuak dira, eta zeurean ez dut esango herri osoa zegoelarik, baina bete-beteta zegoen parrokia. Emozio asko somatu nuen, besteak beste erein zenuen maitasuna.
Ezin izan dizut ganoraz eskertu zeure parte hartzea, baina hurrengo hilabeteetan dokumentala amaitu, borobildu eta plazaratuko dugu.
Are argitxo gehiago pizteko.
%A, 10UTCTue, 10 Sep 2013 10:03:19 +0000 %e. %B %Y in Dolua, Literaturan
Udazkena, lanbroak, malenkonia. Maitasunaren zentzu tragikoa. Heriotzaren sinbolo askatzailea, Larra idazlearen suizidioa muturreko adibide moduan. Goethe, Lord Byron, Victor Hugo, Espronceda… “The Murders in the Rue Morgue”, “Rimas y Leyendas”, “Follas Novas”, “Agur Euzkadi”… Hori guztia izan zen, besteak beste, Erromantizismoa literaturan.
Eta horrekin oso lotuta, nahiz eta denboran geroagokoa izan, dugu Georges Rodenbach belgiarraren eleberri labur ezaguna (“Bruges-la-morte”, 1892), egunotan irakurri dudana, uztailean Brugge flandriar hiri zoragarria eta bizia familiarekin bisitatu ostean. Zubiekin lotutako hiria da, portzierto, sorginekikoa baino, itzulpen bitxiak gora-behera.
Letzte Kommentare