Robocop Zen
%A, 28UTCThu, 28 Aug 2014 09:28:31 +0000 %e. %B %Y in Beste terapia batzuk
Kontzeptu liluragarri hau lehenengo aldiz entzun nuen Hernán Cancio psikologo euskal-argentinarraren ahotik ikastaro batean. Umorez egindako irudikapena da, baina azken finean robotak EZ garela gogorarazten diguna. Gizakiak garela, inperfektuak ondorioz, tarteka ahulak, haserrekorrak edo zalantzatiak.
Zen filosofia, erlijioak eta helduleku guztiak ondo etorriak dira, hala gaixoentzat nola profesionalontzat. Jarrera positiboak, aurpegi irribarretsuak eta bizitzeko gogoa, horrek guztiak bizitzaren kalitatea eta kantitatea hobetu eta luzatzen du sarritan. Barreterapia ahalmen handiko arma dugu.
Halaber, “pertsona toxikoengandik” edo elementu negatiboetatik (edo ustez negatiboetatik) aldentzea probetxugarria da. Esate baterako, irakurtzen dudan egunkaria geure lurraldeko alaiena da, eskela gutxien dakarrena delako.
Ironia bai, aldarte ona ere bai, baina lantzean behin baxu egoteko eskubidearekin mesedez. Namaste!
Letzte Kommentare