Hauskorrak
%A, 28UTCSun, 28 Dec 2014 22:07:51 +0000 %e. %B %Y in Literaturan
Kiron zentauroaren istoriotik, antzinako Greziar mitologian,“The wounded healer” (“zauritutako osatzailea”) kontzeptura, Henri Nouwen apaiz eta idazle nederlandarraren liburuan.
Pasa den hilabetean urte bat bete zen Albert Jovell mediku humanista, idazle eta soziologo kataluniarra hil zenetik. Erreferentzia handienetakoa dena zauritutako osatzaileei dagokienez, pazienteekin lotura enpatiko erabatekoa egin zuena bere gaixotasunaren irakaspenen bidez.
Eta hilabete hauetan argitaratu du bigarren liburua beste maisu batek, Julio Gómez sendagile eta humanista bilbotarrak, beste hainbat gauzaren artean laguna eta auzokidea dudana. “La hora de la verdad” dator “Cuidar siempre es posible” ezinbesteko liburuaren ostean, langa oso altu utzi zuena.
Juliok dioen moduan, denok gara zauritutako osatzaileak modu batean edo bestean, baina gaixotasun larriak hurbiletik bizi dituzunean hauskortasuna askoz ere presenteagoa daukazu. Eta gertuko senide horrekin ezin duzunean zeure eguneroko gaixoekin bezala jokatu, semea eta medikua izatea bereizten (arrakastarik gabe) saiatzen zarenean, “errementariaren etxean zotza burduntzi” denean, zeure hauskortasunez bete-betean konturatzen zara.
Buzzin’ in my head: “How fragile we are” (Sting).
Letzte Kommentare