10 urte hauetan

%A, 15UTCWed, 15 Apr 2015 16:09:09 +0000 %e. %B %Y in Bizi gara!, Dolua

Otsagabi 2011 (2)2005eko apirilaren 16an paradisu honetan ezkondu ginen Maider eta biok, ekitaldi zoragarria ospatuta, eta ondoren gonbidatuek oparitutako bidaia ere ederki disfrutatu genuen. Hortik gutxira, Igor jaio zen, gure lehenengo (i)loba, izebatasun-osabatasuna estreinatuz. Urte bat pasa eta Pello etorri zen, eta orduan gurasotasunaren abenturari ekin genion. Beste urte bat eta aitatxi Alberto hil zen, 2007an. Orduz geroztik ikasten joan gara bizitzak aurrera egiten duela, heriotzaren gainetik, min guztiak gora-behera.

Bizitzak hurrengo urteetan Ilazki, Haitz eta Aiora ekarri zizkigun, izebatasun-osabatasunean eta gurasotasunean sakonduz. Eta bitartean konstante batzuk: paisaiak, mendiak eta herri hau bera, Otsagabia. Eta pertsona maiteak, gurekin dauden guztiak. Jakina, Herioak oraindik ere bere lana egiten: amona Isabel, osaba Javier, Joseba

Baina Bizitzak aurrera beti, euria, elurra, haizea eta eguzkia bezala. Bere aldaketekin, osasungintzatik unibertsitatera, ospitale batetik bestera, etxe batetik bestera. Elkarrekin Maider eta biok. Doktoretza-tesi bat, dokumental bat, Behobia-Donostia bat, hainbat mendi igota eta hainbat kilometro korrika. Gure gurasotasunean. Azkenik, beste (i)loba bat munduratu zen, Kattin. Eta konstanteak hor tinko, paisaiak, Herriak eta jende maitea. Beste aulki huts batekin joango gara larunbatean, amatxi Irunerena, nonbaitetik ospakizun hau babesten egongo dena beste guztiekin batera. Maitasuna, oroimena eta esker ona, balio horiek utzi zizkiguten eta gure jende maite guztiarekin konpartitu nahi ditugu.

Osasuna!

Leave a reply

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste