You are browsing the archive for 2015 September.

Adiskidetasuna heriotzaren aurrean

%A, 27UTCSun, 27 Sep 2015 16:54:11 +0000 %e. %B %Y in Zineman

trumanfilmaAtzo amaitu zen Donostiako Zinemaldian gizonezko aktorerik onenaren saria eraman dute Ricardo Darín eta Javier Cámara-k batera, “Truman” filmean (Cesc Gay, 2015) egindako lanagatik. Pelikula honek gizon baten (R. Darín)  bizitzaren amaieraren aurrean ipintzen gaitu, adiskide batekin (J. Cámara) daukan harremanaren bidez. Gizon biren arteko adiskidetasuna da lan honen ardatz bat, baina hari nagusia minbiziaren aurrean gizonak hartutako erabaki burujabea dago, tratamenduari uko egitearena, eta heriotzaren aurrean erakusten duen jarrera, ingurukoei agur esatea eta Truman bere txakurra esku onetan uzteko kezka. Bizitzaren azken lau egunak. Azken bidaia, Amsterdamera. Emozioak ondo neurtuta, umore beltza, interpretazio bikaina.

Bizi garen moduan hil ahal izatea. Dotoreziaz. Denok nahi duguna.

Post-datak

%A, 24UTCThu, 24 Sep 2015 15:48:39 +0000 %e. %B %Y in Aulki Hutsak

postscriptumBere ibilbide publiko naturalak eginda zeukala ematen zuenean, leku txikietako esparru pribatu intimora bilduta zegoelakoan, liburutegitik etxera, eskuz esku bestela…

Maiatzaren amaieran, azken emanaldia sinboliko xamar izan zen, Donostiako Psikologia fakultatean, Lori Thompsonen Matiako taldearekin. Momentu pertsonal korapilatuan iritsi zen, lan esparruan zaila, bikain etorri zitzaidan alde horretatik. Eta orain, uda pasa berritan, zauriak sendatzeko bidean irmo, Izaskun Andonegirekin aspaldiko partez batu naiz. Udazkenari ongi etorria eginez edo, geure bizileku berrian, Zarauzko Tenpluan, Modelo zinema aretoan antolatu zuen Bideginek atzoko. Publiko artean jende mordoa zegoen, eta kontatu didatenez solasaldia 2 orduz luzatu zen.

Udazkenean bete-betean beste bi post-data edukiko ditugu: Bata Donostia Ospitalea eta eskualdeko Lehen Mailako Arretaren eskutik, besteak beste Iñaki Saralegirekin mahai-ingurua konpartituz.

Eta bigarrena urrunago, Nafarroako ipar-ekialdean. Otsagabiako oihartzunek-edo eraginda, Izabako Osasun zentroa eta Erronkariko emakume talde baten eskutik.

Osasuna!

PD.- DVD guztiak agortu zaizkigu. Laster 3. argitalpena martxan ipiniko dugu.

Orain hilak ditugu

%A, 17UTCThu, 17 Sep 2015 16:09:04 +0000 %e. %B %Y in Dolua, Literaturan

orainhilakdituguDenboraren igarotzeak sortzen duen mina, galdutako pertsonek utzitako hutsunea, desiraren itzaltzea, egunerokotasunaren gazi-gozoak…

Hildako lagunak, hildako ama edo aita. Orain badakigu zer egin behar den, nora deitu, zenbat balio duen lore-koroa batek…

Karmele Jaio “Amaren eskuak” borobila eta beste hainbat lan egin eta gero, lehendabiziko poema liburuarekin dator (Elkar, 2015). Hemen Arantxa Iturberi Euskadi Irratiko “Arratsean” saioan kontatutakoa.

Horra gomendioa.

Buzzin’ in my head: “Jaio. Musika. Hil” (Berri Txarrak).

Agurrak

%A, 07UTCMon, 07 Sep 2015 18:11:22 +0000 %e. %B %Y in Bizi gara!, Dolua

agurrakEz dut exajeratuko esaten badut Naomi Hasson izan dela geurean azken urteotako haize freskorik nabarmenetarikoa, zainketa aringarrietako arloan eta Euskal Herrian alegia. Behintzat jende askok badaukagu zer eskertu berari, saiatu ez ezik lortu zuelako lantalde ederra sortu eta hainbat gaixo eta familiaren alboan ibili. Eta maila desberdinetatik koordinazio profesionala batzuetan posiblea delako. Orain itsasoz bestaldera joan da, iparralderantz, bere jaiotze uhartearen ondokora. Eta aztarna lagako du han ere bai, hemen egin duen bezala.

Héctor Martín ere arrastoa uzten duen pertsona horietako bat zen. Bere bidaia luzeagoa eta bere agurra behin betikoa izan arren, aldarte ona eta izateko modu hori ezin izango ditugu inoiz ahaztu. Niri behintzat oso jende gutxik eragin dit barrez malkotan amaitzea, berak bezala. Bigarren minbizia gainditzea ezin izan ez zuen arren, berak ederto probatu zuen umorea konstrukzio masiboko arma dela. “Pataterue”,  tipo handia, harro egongo da zeure familia zutaz, txabal.

Eskerrik asko biei bihotzez.

PD.- Azken urteotan agurrez agur nabilen arren, bizitzak ongi etorriak ere ekartzen dituela konturatzen ari naiz, arinduta.

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste