Zainketa aringarriak Mozambiken
%A, 25UTCSun, 25 Oct 2015 07:50:01 +0000 %e. %B %Y in Onkologikoak ez direnak, Sarean
Douleurs Sans Frontières Frantziako GKE da, 1996an sortua eta minaren aurkako borroka ardatz duena. Munduko sei herrialdetan zabalduta dago, Mozambiken tartean. Hasieran, helburu nagusia lur azpiko lehergailuek eragindako traumatismoen mina tratatzea zen. Gerra zibil luzearen (1975-1992) ondorio latzenetakoa alegia, pobrezia gorri kronikoarekin batera.
Azken urtetoan bestela, bertako Osasun Ministerioa (MISAU) eta Zainketa Aringarrietako elkartearekin (MOPCA) batera Etxeko zainketak emateko taldeak, arreta psiko-soziala bereziki umeei eskainita eta HIESaren inguruko atentzioa jarduera garrantzitsuenak ditu erakunde frantziarrak. Izan ere, minbiziaren prebalentzia ezaguna HIEsarena baino baxuagoa omen da, baita hilkortasun tasa ere, Afrikako beste herrialde batzuetan bezala. Beraz onkologikoak ez diren pazienteek esparru paliatiboan pisu handiagoa daukate, Mendebaldeko jendarteekin konparatuta.
2012an Nazio Batuen Erakundeak dosier zabala argitaratu zuen HIESak Mozambiken ekarritako egoerari buruzkoa. Malnutrizioa, tuberkulosia eta umezurtz presentzia handia dira faktore larrienetarikoak. Halaber, interesgarria da adineko jendearekin (>50 urte) egindako lana, sektore horrek ere pandemiaren ondorioak pairatzen dituenez.
Era o asilo dos velhos. Nele se albergava gente idosa, sem lugar nem aconchego. Velhos das todas raças passeavam sombras, pastoreando memórias pelos obscuros recantos. No vazio dos seus destinos eles se igualavam, partilhando da trémula fronteira que nos separa da imobilidade.
“Cronicando” Mia Couto, 2002.
Letzte Kommentare