Oroimenaren alde

%A, 29UTCSat, 29 Oct 2016 10:56:32 +0000 %e. %B %Y in Antzerkian, S(u/a)minetik bakera, Zineman

memoryGaldetzen didatenean “Aulki Hutsak” eta gero ea beste proiekturen bat buruan dudan, oraintxe arte baiezkoa izan da erantzuna. Asmoa da ahalik eta gehien irakurtzea, ikustea, entzutea eta, lantzean behin, gune honetan idaztea. “Suminetik bakera” atalean irakurgai dituzue orain arte idatzitakoak, helburua da Euskal Herrian (eta akaso beste herrialde batzuetan ere) indarkeriak eragindako heriotzak, desagerpenak eta zauriak utzitako arrastoak aztertzea, arlo psikologikotik, doluaren ikuspegitik. Eta urruneko helmuga gidoi ona prestatzea zen ikus-entzunezko bilakatzeko, dokumental moduan. Izenburua eta dena bazeukan, kontaktu faltarik ez neukan, baina orain dela gutxi azkenean bertan behera utzi dut alimaleko egitasmo handizale hura.

Behar nuen argudioa Zarautzen jaso nuen lehengo egunean, “Gogora” institutuaren erakusketa ikus-entzun nuenean Munoa plazako karpan. Barruan, hiru gunetan bideo bana ikus-entzungai zegoen: gune batean ETAk eraildako pertsonen senideen testigantzekin, beste batean bestelako indarkeriek hildako jendearen  familiakoen bizipenekin, eta azken esparruan zarauztar jendearen parte hartzea jasotzen zuen bideoa. Herriz herri dabil egitasmo hau eta zinez gomendatzen dizuet hortik pasatzea. Neu seme-alabekin joan nintzen, uste dut gauza handirik ez zutela harrapatu, baina zeozer geldituz gero neu pozik. Hunkituta atera nintzen ni bestela, ondo prestatutako materiala da eta bihotzera iristen da. Gainera bi dokumental eskaintzen zituzten, baina horiek ez nituen ikusterik izan.

Laburbilduz: Ikus-entzunezko material handia eta ona dago jada, eta ez dut uste arlo honetan ezer berri aportatzerik dudanik. Beraz segituko dut orain arte bezala, irakurtzen, ikusten eta entzuten, eta zeuei proposamenak botatzen. Hurrengoak asteburu honetan bertan izango dira. Iruñean alde batetik “La mirada del otro” antzezlana, gaur eta bihar 20:00etan Nafarroako Antzerki Eskolan.

Eta bestea “Adiorik gabe” ikuskizuna, erdi antzerkia, erdi musika, erdi hitzaldia. Donostian Musikenean bihar 18:00etan, Europako Kultur Hiriburuan. Azken emanaldia abenduaren 18an izango da hala ere, ea hura harrapatzerik edukiko dudan.

Bakea!

Info+: Dokumentalak Euskal Herrian: EHko gatazka.

PD.- Bost urte dira Aieteko konferentziatik eta ETAren aldarrikapenetik.

 

 

 

Leave a reply

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste