Bi emakume arrasatear

%A, 17UTCMon, 17 Apr 2017 18:02:10 +0000 %e. %B %Y in S(u/a)minetik bakera

besaideBueno, kontatu daiteke azkenean: Ikus-entzunezko beste proiektu bat daukagu esku artean, nolabait “Aulki Hutsak”-en jarraipena dena, eta espero dugu urtea amaitu baino lehen aurkeztu ahal izatea. Bi emakume izango dira protagonista, eurek inspiratu zuten lan hau duela 4 hilabete plazara atera zirenean, euren bizipenak, euren istorioa, euren doluak kontatzen. Biekin bildu gara, asmoak zeintzuk diren azaldu eta tarte honetan egindako zirriborroa aurkeztu diegu.

“Performance” bat izango da, ikus-entzunezko “collage” bat, musika konposizio batek lagunduko duena eta zuzenean interpretatzeko sortutakoa. Eszenatokian hain zuzen ere Aitor Mudoh laguna egongo da,musikaz arduratuta,  nire bikote artistikoa oraingo honetan.Eta berarekin batera bi narratzaile, gidoiaren gidariak izango direnak. Eszenatokiaren atzealdean, pantaila batean, irudiak eta testuak proiektatu dira bitartean, haria segitzen lagunduko dutenak. Geure bi protagonistak ikusi baino entzungo ditugu, hilabete hauetan grabatuko ditugun audioen bidez. Baina ikusi baita ere, euren argazkiak ikusiko ditugulako bitartean, eurak eta euren paisaia biografikoak. Oraindik argitu barik dagoena da zer lekua hartuko dudan neuk zuzenekoan, eszenatokian egongo naizen ordenagailuaz arduratzen ala zer. Momentuz gidoia idazten nabil, puzzle handi hau osatzen eta pertsona guztiak koordinatu nahian.

Lau ataletan garatuko dugu lana, ordu bat inguruko iraupena aurreikusten dugu, eta DVD-n editatzea ere pentsatu dugu. Eta non aurkeztu ere bai, Arrasaten estreinaldia egin nahiko genuke, noski, eta gero leku esanguratsuak buruan ditugu, gai hauek lantzen ari diren tokiak alegia: Errenteria, Azpeitia, Donostia eta Iruñea, adibidez, baina baita beste dozena erdi bat leku ere bai. Askoz gehiago ez.

Aurrera beraz!

PD.- Argazkian, hildako mendizaleen monumentua Besaiden, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak bat egiten duten topalekuan. Fondoan, Anboto mendia.

 

2 responses to Bi emakume arrasatear

  1. Gogotsu gaude proiektu berri hau ikusteko. Zorte on eta lan on.

Leave a reply

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste