Dolu gazteak

%A, 10UTCSat, 10 Jun 2017 15:58:05 +0000 %e. %B %Y in Dolua

DolugazteaManchesterreko atentatuak eragindako dolu kolektiboan, biktimen artean umeak eta gazteak egotea gehien astindu gintuena izan zen. Lehen Munduan ez gaude ohituta behintzat, umeak eta gazteak hiltzea beste latitude batzuetako gertakariak dira, Ekialde Hurbilekoak, Afrika beltzekoak, herrialde urrun haietakoak.

Neure biografian, ordea, goiz hasi nintzen heriotzaren aurrean ipintzen. 12-14 urte edukiko nituen bi lagun hil zirenean, bat errepideko istripu batean (erabat ezohikoa adin hartan) eta bestea etxean gertatutako beste istripu batean, festa baten baitan, balkoitik behera amilduta. Hirugarren istripu bat ere gertatu zen urte haietan, pistola bat tarteko, geure eraikinean bertan. Urte haiek baino lehen, umetan aitona Marianoren heriotza ezagutu nuen. Eta egia esan galera garrantzitsuak dira etxe-aldaketak ere, bizitokiz aldatzea, leku batetik bestera joatea 10 urterekin, 17rekin, 24rekin. Lagunei eta tokiei agur esan behar izatea behin eta berriz. Baita buruko ileari goiz agur esan behar izatea ere! Guraso biak goiz galdu ditugula esan dezakegu hiru anaia-arrebok, datorren hilabetean 10 urte izango dira aita hil zela.

Horregatik hau guztia interesatzen zait modu honetan. Horregatik pozten naiz jende gazteak honi buruz interesa erakusten duenean. Aste honetan bertan adibidez, geure bigarren Death Cafea egin dugunean hemen Zarautzen eta 20 urteko mutil bat bere amarekin hurbildu denean Zumaiatik. Edo Gasteizko Hala Bedi Irratian saio bat egin dutenean aurretiazko borondateen inguruan (!), jende gaztea heriotzaren existentziaz hausnartzen entzutea. Pozgarria benetan.

Info+: “Duelo infantil y adolescente” (Artmemori)

Leave a reply

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste