Etxerako buelta
%A, 22UTCFri, 22 Sep 2017 17:20:25 +0000 %e. %B %Y in Bizi gara!, Onkologikoak ez direnak, Osatzaile zauritua
Udagoiena maite dut, udagoiendarra naiz ni, azaroan jaioa. Blog hau bera ere oso udagoiendarra da, eta egun hauetan ospatzen ari naiz 2 urte Arrasatera lanera itzuli nintzela. Etxerako buelta, ‘Harribitxiren prophezia’ egia bihurtuta. Bizipoza, berriro topatutako guztiagatik, eta atzean gero eta urrunago lagatakoagatik, ilunkeria guztiak eta erraitetako itsuskeriak.
Berriz ere topatutako “rockero zaharrak” lantzean behin agertzen dira txoko honetan, onkologikoak ez diren paziente kroniko horiek, aspaldian ezagututakoak eta orain bizitzaren azken fasean atenditzen ari naizenak. ‘Lorentzo’, L, ‘aitajauna’, MK. Eta orain J. Badoaz banan-banan, batzuk hemen ospitalean, beste batzuk etxean (zorionez, gehiago).
J-k ere bazeukan L-ren dotoreziatik zerbait, eta bere herriko elegantziatik beste zeozer. Esango nuke denak “botak ipinita” hil direla. Ondo. J ere bai. Beste oroitzapen bat, beste ikasgai bat. Hor gelditu da J, besteekin batera. Hortxe, nonbait. Etxerako bueltan ziur aski.
Letzte Kommentare