Ekainaren 18an

%A, 19UTCTue, 19 Jun 2018 11:39:22 +0000 %e. %B %Y in S(u/a)minetik bakera

asintermitencias2Denborak aurrera etengabean, uda gainean eta saminetik (eta suminetik) bakera azken ibilaldia egin dugu atzo Donostian. Orain arteko jendetsuena eta arrakastatsuena ikuspuntu askotatik. Aurpegi ezagunak publikoaren artean, Aizpea Goenaga, Sabino Ormazabal, Bittor Hidalgo eta aspaldiko eta ez hain aspaldiko lagunak. Familia hamaikako ofizialarekin ia-ia. Oholtzan, Maider Kortaxarenaren debut dotorea eta Petti bere asterik donostiarrenean, “Mudoh”-rekin batera. Eta solasaldian, Izaskun Andonegiren konpainia bikainean egon ginen taldekideak, hagitz gustura. Harreman interesgarria piztu zen publikoarekin.

Udagoienera begira, Errenteria, Durango, Iruñea, Azpeitia eta Zarautz lotu nahian gabiltza. Eta bitartean adi gaude argitaratzen ari denarekin: “Zubigileak” komikia (Alfonso Zapico), besteak beste, “Los puentes de Moscú” izenburua daukana gazteleraz, eta Fermin Muguruza eta Eduardo Madinaren arteko topaketa ederki jasotzen duena. Errespetu eta tolerantziatik haratago, enpatian bete-betean.

Halaber, pasa den asteazkenean eta Bartzelonan, gure proiektu honen lagunak izan diren Robert Manrique eta Rosa Lluchek parte hartu zuten Foro Sozial Iraunkorrak, Fundipauk eta Bartzelonako Udalak antolatutako jardunaldi batean, “Construint la pau” izenburu iradokitzailearekin.

Azkenik, atzo bezalako egun batez, ekainaren 18an, José Saramago jauna hil zen Lanzaroten, duela 8 urte. 87 urte zituen eta Pilar del Río emaztea (argazkian) ondoan. Mila esker Naia Egiluz apunteagatik eta denagatik.

Leave a reply

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste