Borreroaren larruan

%A, 03UTCSun, 03 Nov 2019 17:54:27 +0000 %e. %B %Y in S(u/a)minetik bakera, Zineman

OQueArdeMunstrokeria da infernua piztea, basoak sutan egotearen atzean gizaki baten eskua topatzea. Galizian, Portugalen. Urteak joan eta etorri. Krimen ekologikoa.

Eta meritua da borreroarekin enpatia piztea pelikularen hasieratik, Oliver Laxe gidoigile eta zuzendariaren meritua. Gizonaren humanitatearekin bat egitea hasierako irudietatik. Are gehiago, ama zaharraren etxe zaharrera iristen ikusten dugunean, kartzelatik aterata. Naturarekin eta animaliekin daukan lotura antzematen dugunean. Haren begiekin gauzak ikusten ditugunean.

Ariketa zaila da, ez delako erraza infernua ahaztea. Zuzendariak suaren hondamendia ez digu ezkutatzen gainera. Geure aurrean ipintzen dizkigu hala krimena nola kriminala. Eta munstroaren aurkako erreakzioa ulertzen dugun arren, pelikularen amaieran, ezin dugu zuzenean gorrotatu. Laxek lortzen du dikotomietan ez jaustea (borreroak/biktimak, ongia/gaizkia), eta ikus-entzulea ez du behartzen erabakitzen.

Borobiltzeko, musika pieza zoragarri hau oparitzen digu. Moitas grazas.

 

1 response to Borreroaren larruan

  1. Kaixo, Bere argumentua interesgarriagatik eta kritika onengatik merezi du ikustea.

Leave a reply

Deine E-Mail-Adresse wird nicht veröffentlicht. Erforderliche Felder sind markiert *

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer

Springe zur Werkzeugleiste